Liburutegien eguna pasa dela aprobetxatuz, HH5eko ikasleak bertara joan ziren atzo.
Liburutegiko txoko ikusi zituzten, liburuen kokapena ezagutu, eta ipuin kontaketa ere gustura entzun zuten.
Hona hemen hainbat irudi:




Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.
Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.
Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.
Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.
Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.
ANIMA ZAITEZ!

ESKOLA KIROLA - URRIAren 28ko JARDUNALDIA
LH5eko ikasleak Iruñeako Planetarioan egon dira unibertsoaren inguruko bitxikeriak ezagutzen.
Bestetik, aurreko ostiralen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.
Hona hemen hainbat argazki:





DBH1eko ikasleek Donostian pasa dute eguna.
Lehenengo, Euskadiko Orkestraren kontzertua ikusteko aukera izan dute. Kontzertu berritzaile horrek naturarekin lotu ditu ikasleak bere soinuen bidez.
Ondoren, Eureka Zientzia Museora gerturatu dira eta bi tailer burutu dituzte han: “Lurra Unibertsoan” eta “Math Mystery Box”. Lehenengoan Biologia-Geologian lantzen ari diren unibertsoaren gaian sakondu dute, eta bigarrenean Matematikarekin loturiko Escape Room-a egin dute.
Hona hemen hainbat irudi:




Udazkeneko ERRIGORA kanpaina martxan da.
10.urteurrena ospatzen du aurten Errigorak. 10 urte bete-bete egindako saski eskaerei esker.
Aurten, hastapenei keinu eginez, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saski bakarra: “10 urte bete-bete” saskia
Saskien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Eskaerak ONLINE azaroaren 9ra arte.

DBH4ko ikasleak Gizarten iraultza garaia lantzen ari dira.
Horrekin lotuta, goizean goiz Ormaiztegira abiatu dira oinez Zumalakarregi museoa bisitatzeko.
XIX. mendeko Euskal Herriko karlismoa eta liberalismoa lantzeko aukera eman die museoak. Horrez gain, Ormaiztegiko trenzubira gerturatu eta bere egituraren testuinguru historiakoaz zein ondare balioaz jabetu dira.
Hona hemen hainbat irudi:



ESKOLA KIROLA - URRIAren 21eko JARDUNALDIA
DBH1eko ikasleei iritsi zaie udalak eskaintzen duen Nerabeentzako Zerbitzua erabili ahal izateko unea. Horregatik, bertako arduradun eta hezitzaileek Gazte-txokoko funtzionamenduaren berri eman eta instalazioak erakutsi dizkiete.
Eskerrik asko egindako harrera beroagatik!
Hona hemen hainbat irudi:



Azken egunetako albisteak ikusi eta gero, beste hogeita hamar urtez hizkuntza ereduei eutsiko zaien arriskuaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako Hezkuntzak euskara gehiago behar du kanpainaren sinadura bilketak bultzada berri bat behar duela iruditzen zaigu.
Urriaren 15ean bukatuko da sinadura bilketa, eta denon artean azken esfortzua egitea beharrezkoa dugu. Ikastolaren batek oraindik kanpainari heldu ez badio, edota oraindik komunitate osora iritsi ez bada, zabalpena egiteko aukeran da oraindik.
Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Kontseiluak, bere azkeneko bileran, kanpaina honekin bat egitea erabaki zuen eta berau ikastoletan zabaltzea eta ikastolak kanpainan parte hartzera animatzea.
Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:
- Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
- Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
- Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Ikastolen Elkartearekin, horretarako izendatu duten arduradunarekin: Koldo Aldabe: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 688 609 233
Haur Hezkuntzako 2 urteko haurrak egokitzapen prozesuarekin jarraitzen dute.
Lehen aste hauetan, erronka berriei aurre egiten ari dira lagun talde berria oinarri izanda.
Hona hemen hainbat argazki:





- DBH4ko ikasleak garaile KILOMETROETAKO Erronkan
- Ibilbide Mikologikoa antolatu du Lekanazpi Kultur Elkarteak
- Futbol Eskola - Izen ematea
- KMK 23' - Autobus Zerbitzua
- Jangelako Menua - Urria
- Saskibaloi Eskola 2023 - 2024
- Sorgintxulo - Trikornio txapelketa
- Mugikortasun Astea Legazpin
- KiVa Eguna ospatu dugu Haztegi Ikastolan
- Erreka Eguna 2023
- Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra
- Jangelako Menua - Iraila














