Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea).
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan da eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabiliko du.
Elkarrekin lanean jarraituko dugu.
Mila esker parte hartzaile guztiei!
Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan du (borondatea).
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskaini diegu ikasleei, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko.
Lasterketari dagokionez, herri erdialdean bi zirkuitu antolatu ziren, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak eman zizkieten eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka egin zuten korrika, 10-15 minutuko txandatan.
Denon artean 1.672,09€ lortu ditugu eta Hotz Legazpi-ri egingo diogu ekarpena.






ESKOLA KIROLA - MAIATZAREN 27ko JARDUNALDIA
Aste bete egin du, maiatzaren 16tik 22ra, gure artean Bilboko Arte Ederretako museoak antolatutako Ukitzeko artea izeneko erakusketak.
LH 6tik DBH 4ra bitarteko ikasleek gozatu dute ekimen interesgarri horretaz. Ikusmen murriztua dutenek nola bizi dezaketen artea aztertu dugu eta askorentzat artearekiko lehen kontaktua izan da.
Ez da, ziur, azkena izango!


Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurtengo festari "500km 11 kolore" izena jarri diogu. Guztion artean zifra borobil hori lortzea izango da asmoa, jai giro koloretsu eta alaiean.
Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko diegu ikasleei (tutoreek), lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. Horretarako, atxikituta bidaltzen dizuegu PPT aurkezpena, gelan partekatzeko helburuarekin.
Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak emango dizkiete eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.
Lasterketa arratsaldeko 14:45ean hasiko da Euskal Herria Enparantzan.
Azken urteetako irudiak dituzue ikusgai jarraian:
Guraso eta etxekoak ere noski, lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete!

Legazpiko ikasleek ENERGIAri buruz hitz egin dute udaletxean.

KURTSO AMAIERAKO JAIALDIAK HAZTEGI IKASTOLAN
ESKOLA KIROLA - MAIATZAREN 20ko JARDUNALDIA
Egun hauetan zehar LH3. mailako ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean izan dira.
Aspaldiko partez, naturaz eta laguntasunaz gozatzeko aukera izan dugu.
Hona hemen hainbat argazki
ESKOLA KIROLA - MAIATZAREN 13ko JARDUNALDIA
PREST DAGO UDALAREN UDAKO IKASTARO ESKAINTZA!
Uztalai, marrazketa, argazkigintza eta kirolak
Ohi bezala, Santikutz jaiak pasa eta gero, Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek udan eskainiko dituzten ikastaroen berri ematen dute eta, horrekin batera, izena emateko epea irekitzen dute.
Maiatzaren 8an irekiko da Uztalai, udaleku irekietan izena emateko epea. Maiatzaren 15ean, marrazketa ikastarorako izen-ematea irekiko da; ekainaren 1ean, udako kirol jardueretakoa eta ekainaren 5ean, argazkigintzako ikastarorako.
Azken urteotan egin den moduan, eskaintza osoa biltzen duen liburuxka argitaratu du udalak. Familiek ikastetxeen bidez jasoko dute horren berri. Kiroldegian, udaletxean eta kultur etxean ere eskuragarri egongo da.
ANIMA ZAITEZTE!
UDAKO IKASTAROAK 2023 - INFORMAZIOA


- Eskola Kirola - Maiatzaren 6ko Jardunaldia
- Haztegi Ikastolako ikasleak 2023ko Liburuaren egunean
- Liburuaren Eguna - Haur Hezkuntza
- Jangelako Menua - Maiatza
- Liburuaren astea Haztegi Ikastolan - Patxi Zubizarreta
- Eskola Kirola - Apirilaren 22ko Jardunaldia
- AZTERKETAK EUSKARAZ - MANIFESTALDIA apirilak 22 larunbata
- Prentsa Oharra - Ikastolen Elkartea
- Haurren eguna ospatuko da Legazpin - Apirilak 15
- Jangelako Menua - Apirila
- Eskola Kirola - Martxoaren 25eko Jardunaldi Aldaketa
- Salamancara nindoalarik - DBHO 2 Bidaia













