Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

Eskola Kirola - Maiatzaren 6ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - MAIATZAREN 6ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MAIATZAK 6

Haztegi Ikastolako ikasleak 2023ko Liburuaren egunean

Udal liburutegiak antolatuta, Liburuaren egunaren bueltan hainbat idazle etorri zaizkigu herrira.

Ez da erreza egungo gizartean irakurle berriak letren mundura erakartzea, baina saiatu beharra dagoenez gero, zer hoberik idazleak eurak aurrez aurre edukita baino?

Literaturak badu bere misterioa, eta misterioa desberdina da adinaren arabera; bakoitzari berea, jaungoikoaren legea. Jaungoiko, deabru edo dena delako, DBH2ko ikasleak Jon Arretxerekin solastu ziren Trumoiaren alaba eleberriaren inguruan, tsunami bortitz batek bizitza hankaz gora jartzen dion neska abenturazale baten bizipenak gai hartuta. Idazlearen bizipen pertsonalek fikzioa sortzeko balio dutela erakutsi zuen Arretxek.

Idazle eta bidaiari izanik, Arretxeri galdetu zioten aukeran zer nahiago duen, bidaia edo idazketa. Ez bata ez bestea, erantzun zuen Nafarroan bizi den bizkaitarrak. Batak ez du bestea kentzen, bata ez da bestea baino hobea. Ez da ikasleendako mezu txarra; beti kanpora begira ibili gabe, inoiz barnera begira jartzeak on egingo die, eta literatura tresna egokia izan liteke, kanporako nahiz barrurako. Haien hautua izango da, ordea.

Batxilergoko 2. Mailako ikasleak, berriz, Patxi Zubizarretaren Zerria lanaren inguruan aritu ziren hizketan, Alpeak eta Zuberoako bortuak lotzen dituen istorioaren nondik norakoak aztertuz. Baina bizitzaz ere sakon jardun zuen Patxik, bizitzaren eztia eta ozpina, pasioa eta ezina astindu zituen gure artean eta munduaz ikasteko eta mundua dastatzeko gonbidapena luzatu.

Lehen Hezkuntzako LH4ko ikasleek berriz, Paddy Rekalde idazlearen bixita jaso zuten. Bigarren hiruhilabetean zehar ""Lapatza"" liburuaren irakurketarekin amaitu ostean, solasaldia izateko aukera izan zuten.

Paddy 2

Patxi 1

Liburuaren Eguna - Haur Hezkuntza

Liburuaren eguna aitzakitzat hartuta, oraingoan familiei luzatu diegu gonbidapena…

IPUIN BAT KONTATZEN ANIMATUKO ZINATEKETE?

Mila esker Maialen eta Amaia!

1682509328704

1682511423372

1682511423385

Jangelako Menua - Maiatza

Jarraian, maiatzeko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - MAIATZA

MAIATZA 2023 page 0001

Liburuaren astea Haztegi Ikastolan - Patxi Zubizarreta

Zerria liburuaren aitzakian, aukera paregabea izan dute Batxilergoko 2. mailako ikasleek solasaldi ederraz gozatzeko.

Bizitzaz aritu da Patxi Zubizarreta, bizitzaren eztia eta ozpina, pasioa eta ezina astindu ditu gure artean eta munduaz ikasteko eta mundua dastatzeko gonbidapena luzatu digu.

Plazerra izan da, Patxi! Milesker!

LIBURUA

Eskola Kirola - Apirilaren 22ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - APIRILAREN 22ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - APIRILAK 22

AZTERKETAK EUSKARAZ - MANIFESTALDIA apirilak 22 larunbata

Apirilaren 22an, denok Baionarat !

Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin !

Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu. Orain, Baxoa Euskaraz !

Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak.

Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako Gobernuari, Akitania, Pirinio Atlantikoei eta Euskal Elkargoari mezu argia helarazi behar diegu: Euskarak bizi behar du eta horretarako Euskararen Hitzarmen berri bat lortu behar dugu.

Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, ikastola guztien eta euskaldun guztion ardura da. Apirilaren 22an arratsaldeko 5etan Baionan izateko antolatu ditzagun autobusak ikastolaka.

Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako anaia-arrebek gure sustenguaren beharra dute.

Goazen!

IMG 20230414 154529 141

Prentsa Oharra - Ikastolen Elkartea

“23/24 IKASTURTERAKO IKASLEEN ONARPENERAKO AGINDUAN” EZARRITAKO OINARRIZKO IRIZPIDEAK EZ DIRA BETETZEN ARI

Martxoaren 29a, Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin zuen EAEko Ikastola guztiekin. Egungo hezkuntza-testuinguruaren aurrean ikastolek duten jarrera ezagutu, aurrematrikulazio prozesuan atera diren emaitzak aztertu eta balorazio bateratu bat egiteko asmoz.

Idatzi honen helburua Ikastolen Elkartea osatzen dugun kide guztion balorazioa jasotzea da, aldez aurretik, Ikastolen Elkarteak Hezkuntza akordioarekiko eta onarpen aginduarekiko izan duen jarrera positiboa azpimarratuta. Ez hori bakarrik, hasiera-hasieratik ikastolok gure adostasuna adierazi dugu Hezkuntza Sailak Onarpen aginduan jasotako printzipio orokor eta helburuen inguruan.

PRENTSA OHARRA - IKASTOLEN ELKARTEA

Haurren eguna ospatuko da Legazpin - Apirilak 15

Tailerrak eta txoko ezberdinak Azokan, apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatzeko. Izen ematea online izango da, apirilaren 13ra arte.

Datorren apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatuko da. Egun horrekin bat eginez, Legazpiko Udalak, hainbat tailer eta txoko antolatu ditu 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Azokan. Honako txokoak egongo dira:

  • Naturan jolasean: txoko ezberdinak egongo dira: eraikuntza txokoak, sormen txokoa, jolas sinbolikorako sukalde txokoa; harearekin, lurrarekin eta naturako elementuekin eskulanak egiteko txokoa, ...
  • Sormen tailerra: Material ezberdina erabiliz hainbat apaingarri edota elementu sortzeko eskulan tailerra.
  • Zirkoan trebatzen: parte hartzaileek zirkoan murgiltzeko aukera izango dute, material ezberdina erabiliz.

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, apirilak 13a, 14.00ak arte.

Loturahttps://www.legazpi.eus/haurren-eguneko-tailerrak

image001 2

Jangelako Menua - Apirila

Jarraian, apirileko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - APIRILA

APIRILA 2023 page 0001

Eskola Kirola - Martxoaren 25eko Jardunaldi Aldaketa

ESKOLA KIROLA: Martxoaren 25eko jardunaldia


Martxoaren 25ean, eskola-kirolaren egutegian, txirrindularitzako jardunaldi bat aurreikusita zegoen, baina lehiaketa ofizialetara joateko arrazoiengatik, Goierrik ezin du jardunaldi hori antolatu.

Eskola kiroleko jardunaldia ez galtzeko, beste jardueraren bat antolatzea proposatzen da alternatiba modura. Behin kiroletako aukerak eta kirol instalazioen erabilgarritasun kontutan hartuta, proposatzen da, Benjamin eta Alebin kategoriarako Pilota jardunaldia egitea.

Aldaketa horrek eragin duen egoera ulertuko duzuelakoan, jardunaldiaren ordutegiak dituzue jarraian ikusgai.

MARTXOAK 25 - JARDUNALDI ALDAKETA

Martxoaren 25eko Jardunaldiaren ALDAKETA page 0002

Salamancara nindoalarik - DBHO 2 Bidaia

Pasa den asteburuan bidaia zoragarria izan zuten batxilergoko 2. Mailako ikasleek, Salamancara hain zuzen ere.

Ostiral arratsalde partean, bisita gidatuan, hiriko alderdi esanguratsuenak ezagutzeko parada izan zuten eta hurrengo goizean berriz La Alberca herrixka bisitatu zuten.

Zalantzarik gabe, hiriko kultur gune, eraikin liluragarri eta giro apartaz gozatzeko uneak izan ziren.

Orain, ikasturtea indarrez amaitzea dute helburu!

Salamanca1

Salamanca2