Otsailaren 17an, ostirala, INAUTERI DESFILEA ospatu genuen Haztegi Ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako eta DBH-ko ikasleek hartu zuten parte herriko kaleak alaitzeko asmoz.
Eguraldiak langunduta, giro bikaina sortu zen Legazpiko Kale Nagusian zehar.
ARGAZKI GALERIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI DAUDE DAGOENEKO
ARGAZKI GALERIA IKUSGAI FLICKR KONTUAN
DESFILEKO BIDEOA
GOIZEKO DANTZALDIAREN BIDEOA



ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 25eko JARDUNALDIA
Noiz sortu zen Legazpi gure herria? Zergatik jarri zioten duen izena? Sortu zen garai hartan nola bizi ziren Legazpiarrak? Zenbat biztanle zeuden?
Gure LH2ko herritar txikien jakin minari erantzuteko,otsailaren 9an, Bikuña Enea, Udal artxiboa eta parrokia bisitatu genituen.
Mila esker Olatz eta Birginia (Lenbur), Endika (udal artxiberoa) eta Fernando apaiza, zuen azalpenengatik!




Inauteri eguna gainean dugu eta egunari merezi duen xarma emateko, bihar, otsailak 17, goizeko 11:30ean emango diogu hasiera festari. Ikastolako patioa kolorez beteko dugu zuen seme-alabek ekarriko dituzten kolore biziko kamisetekin. Zuetako norbaitek ikuskizunaz gozatu nahi badu ongi etorria izango da. Bestalde, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.
Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez, autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz, ez da autobus zerbitzurik egongo.
Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:20ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.
HHko gurasoen kasuan, udaletxe aurrean jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Kale Nagusiko HHko dantzaldiaren ondoren. LH eta DBHko ikasleok, desfileari amaiera emateko, udaletxe aurreran abesti bat dantzatuko dugu elkarrekin. LHko gurasoek, Udaletxeko plazan Lintxen etorreraren aurretik zuen seme-alabak jaso ahal izango dituzue 16:50ak aldera. Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.
Gora inauteriak!
Haztegi Ikastolak Lehen Hezkuntzarako PT eta musikako irakasle bat behar du, %50eko errelebo kontrato deialdirako.
BIDALTZEKO EPEA: 2023ko otsailaren 21a.
Hona hemen zehaztasun gehiago:

ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 11ko JARDUNALDIA





ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 4ko JARDUNALDIA
2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu 2030ean mundu jasangarri bat lortzeko eta mundu osoan eragina duten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazo larriei aurre egiteko.
Agenda 2030en bidez, herrialde sinatzaileek neurri ausart eta eraldatzaileak hartzeko konpromisoa hartzen dute; neurri horiek beharrezkoak dira, lehenbailehen, mundu jasangarriago bat lortzeko. Helburuek bilatzen dutena da pertsonen arteko berdintasuna lortzea, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea. Aurten landuko dugun helburua 7. Helburua da: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea.
Hori dela eta, ikasleen artean hausnarketa sustatu asmoz, DBHO1eko ikasleek gaiaren inguruan prestatutako materiala aurkeztu dute LH5 eta LH6ko geletan.
Otsailaren 5ean, igandea, Izadi-Zaleak elkarteak, mendi irteera bat antolatu du OTAÑORA.
Izena emateko IZADI ZALEAK ELKARTEAN edo jarraian duzuen telefono zenbakian egin daiteke: 688 84 59 46
ANIMA ZAITEZTE!

Datorren otsailaren 12an, Gipuzkoako Eskolarteko Kross-a ospatuko da Legazpin eta LH-3tik DBH-1era bitarteko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.
Ondorengo estekan aurkituko dituzue informazioa eta izen-emate inprimakia: Izen-ematea
Izen-emate azken eguna: Otsailaren 7a, asteartea

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak” izenburupean, datorren ostegunean, otsailaren 2an, 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da, Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.
Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak ikastetxeetan aurrera eramaten duen prebentzio-programa da, pasa den azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran DBH-ko 4.mailako ikasleen geletan gauzatu zena.
Hitzaldian honakoa landuko da: substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, beldur eta dudak landu, seme alabekin gaia etxean nola landu, guraso bezala zer egin dezakegu eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk.
Hitzaldian parte har dezakete gai honetan interesa dutenek. Dei berezia luzatzen zaie DBH-ko 4.mailako ikasleen gurasoei eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

- Jangelako Menua - Otsaila
- Eskola Kirola - Urtarrilaren 28ko Jardunaldia
- Zergatik Ikastola?
- Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna
- Donostiako LILATOIA 2023 - Izen ematea
- ARITZ MUNDUATE - Ikastolako gurasoa
- Eskola Kirola - Urtarrilaren 21eko Jardunaldia
- Eskola Kirola - Urtarrilaren 14ko Jardunaldia
- Jangelako Menua - Urtarrila
- GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
- Lan eskaintza Haztegi Ikastolan - DBH
- Lan eskaintza Haztegi Ikastolan - LH | DBH













