ESKOLA KIROLA - ABENDUAREN 3ko JARDUNALDIA
Indarkeria matxistaren mota guztiak salatzeko aldarrikapena egin dugu Haztegi Ikastolako langileok gaur goizeko elkarretaratzean.


Azaroaren 25a, emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.
Jarraian, Batxilergoko ikasleek gaurko egunean argitaratu duten manifestua duzue irakurgai.
AZAROAK 25
Aurten 2022ko azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria aldarrikatzeko bildu gara beste behin, azken urteetan egin dugun bezala. Azkeneko urteak zailak izan dira denontzat: etxeratzea, osasun krisia, krisi ekonomikoa, langabezia, etab. Egoera ekonomiko kritikoari eta horren ondorioei buruzko kezka, komunikabideetako, eta herritarren elkarrizketetako titular gehienak menperatu dituzte, genero indarkeriaren arazoa alde batera utziz. Genero-indarkeria arazo larria da, aurten ehun emakume baino gehiago hil baitira, baita haien seme-alabak ere.
Beraz, Haztegi Ikastolako ikasleok, inoiz baino ongi etorri handiagoa egiten diogu azaroak 25 honi, beharrezkoa duen protagonismoa izan dezan. Modu honetan, desberdintasunaren eta mundu osoan emakumeek bizi duten menderatzearen muturreko egoera azaleratuz.
Ez da asmaturiko ezer, datuek hala diote. 2020an, 45 emakume hil zituzten beraien bikotekide edo bikotekide ohiek, aurreko urtean baino 10 gutxiago. 2021ean, 37 emakumeri genero-indarkeriak bizitza kendu zieten. Gainera, 24 adingabe umezurtz geratu dira indarkeriaren ondorioz. 2003tik, erregistroak egiten hasi zirenetik, 1.118 dira jada genero-indarkeriaren ondorioz hildakoak. Estatistikei dagokionez, aurtengo urtean salaketak %77 igo dira iazko urteari begira, eta horrez gain 37 emakume izan dira hildakoak. Izan ere, indarkeria pairatzen duten emakume gehiengoak 31-50 urte bitartekoak dira eta 18 urtetik beherakoek jasaten dutenak tratu txarrak familiako kide batengatik jasotzen dituzte.
Gizonen eta emakumeen arteko indarkeria pertsonen bizitza pribatuan ezkutatuta egon da, eta dago. Are gehiago, emakumeek etxean jardun behar izan dituzten orduen ondorioz. Gure betebeharra, egun honetan eta urte osoan, arazo hau agerian jartzea da, ez baita gai pribatua, interes publikoko arazoa baizik.
Irmo eta zurrun jardun behar dugu tratu txarren egileen aurkako borrokan, biktimei erabateko babesa eta laguntza emanez. Arduratsu lan egin gizarte osoaren kontzientzia pizteko, indarkeria matxista eguneroko gaitza baita, gaitz endemikoa. Arazo global honen aurkako konpromezua hartu behar dugu.
Indarkeria matxistaren indarra murriztu den arren ez da desagertu oraindik eta ez dirudi desagertuko denik. Ez bagara elkarlanean aritzen, ezingo diogu hainbeste urtez iraun duen arazoari irtenbiderik bilatu. Gure arbasoek hasi zuten borrokari amaiera eman behar diogu. Ezin dugu gehiago atzeratu. Gure ondorengoek mundu justu batean bizitzea merezi dute.
Haztegi ikastolako DBHO1 eta DBHO2ko ikasleek zenbait ekintza burutu dituzte herriko plazan. Hona hemen hainbat argazki;


ESKOLA KIROLA - AZAROAREN 26ko JARDUNALDIA
Hotz Legazpik azaroak 26an Zaporeak elkartearekin elkarlanean, janari bilketa aurrera eramango dugu.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Grezian, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen diete. Baldintza zaurgarrienetan bizi diren pertsonei, janari bero eta elikagarria eskaintzen die.
Jasotzen duten babesa, guztiz ezinbestekoa da beraien helburua bete ahal izateko: sukaldean egunero 2.000 otordu kozinatzea eta horiek kanpamenduko pertsona errefuxiatuen artean banatzea. Jasotako baliabideak Lesboseko sukaldeko biltegira bidaltzen dituzte. Tokiko hornitzaileei produktu freskoak, barazkiak, fruta eta haragia erosten dizkiete, menuak osatzeko eta janariaren nutrizio-ezaugarriak hobetzeko asmoz.
“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”
“Elkartasunetik bideratzen dizkiguzuen ekarpen horiek dira, gure lanarekin jarraitzeko behar dugun indarra ematen digutenak” esaten digute.
Oraingo honetan bidali diguten beharrei erantzuna emateko, ikastetxeetan arroza, pasta, babarrunak eta garbantzuak biltzea proposatzen dizuegu. Legazpiko ikasleak parte hartzera animatzen ditugu, “Ikasle bat, Kilo bat” lelopean.
Azaroak 25, ostirala, izango da elikagai hauek Ikastolara ekartzeko azken eguna, idazkaritza parean dauden kaxa marroietan utzi beharko dira.
Elkarrekin indartsuagoak gara!

Badator Euskaraldia!

Haztegi Ikastolak 2022/2023 ikasturterako ordezkapen bat betetzeko irakasle bat behar du.
Horretarako:

ESKOLA KIROLA - AZAROAREN 19ko JARDUNALDIA
Haztegi Ikastolak ere entitate moduan parte hartuko du aurtengo Euskaraldian!

Ahobizi...belarriprest... Bai, badator Euskaraldia!
Honekin batera, ipuin labur-laburren 3. edizioa antolatu du Legazpiko Euskaraldi batzordeak eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Astindu irudimena eta ekin, prest eta bizi!
Irizpideak:
BANAKA, Binaka edo taldeka parte hartuko da lehiaketan. Partehartzaileetako baten agiriren batek Legazpi hitza izan beharko du.
Hiru kategoria izango dira: LHko ikasleak, DBHko ikasleak eta 16 urte edo gehiago dituztenak.
Gehienez, hamaika lerro idatzi ahal izango dira. Testua laguntzeko marrazkiak egin ahal izango dira.
Ipuina eskuz idatzi beharko da edozein euskarritan. Goitizenak (izenabizenik ez) eta kontakturako telefono bat ipuinaren euskarri berean idatziko da, 11 lerroetatik kanpo.
Gaia: 1) 16 urte edo gehiagokoentzat: “eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen” 2) LH eta DBHkoentzat: “nire mugikorrari euskaraz egiten diot”
Nola entregatu: ipuina EUSKARALDIA ontzian utzi beharko da. Kale Nagusian eta Laubiden egongo dira ontziak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
Sari banaketa: irabazleak nor diren abenduaren 19ko astean jakinaraziko da.
Epaimahaia: Euskaraldia batzordea
Sariak:
1) LHko irabazleari 50 euroko erosketa-bonoa.
2) DBHko irabazleari 100 euroko erosketa-bonoa.
3) 16 urte edo gehiagoko irabazleari 200 euroko erosketa-bonoa.

- DBH 2ko ikasleak Barria eta Hondarribin izan dira
- Buztintegirekin garaile
- Eskola Kirola - Azaroaren 12ko Jardunaldia
- Legazpiko lehen lantegien erakusketa - DBH
- IKASTOLAK HERRIARI Ekimenaren 3. ekitaldia - SUTAN Musikala
- DYA elkarteko kideak ikastolan izan dira Lehen Hezkuntzako ikasleekin
- Eskola Kirola - Azaroaren 5eko Jardunaldia
- Jangelako Menua - Azaroa
- Eskola Kirolaren inguruko hitzaldia
- Haztegi Ikastola eta Hotz Legazpi bat eginik
- ERRIGORA Eskaera – Euskarari Puzka 2022
- Eskola Kirola – Urriaren 22ko Jardunaldia














