Haztegi Ikastolak Lehen Hezkuntza - Heziketa Fisikorako irakasle bat behar du.
BIDALTZEKO EPEA: 2022ko abenduaren 26a.
Hona hemen zehaztasun gehiago:

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean. Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta, Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen.
Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.
Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.



Euskalduna eta euskaltzalea delako.
Ikaslea jartzen dugulako erdigunean.
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera 2022ko abenduaren 17an, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiaketarako deia egiten du:
- PARTAIDEAK Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleak parte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.
- GAIA: Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.
- ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik. Debekatuta dago erregela erabiltzea.
- EPAIMAHAIA Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.
- SARIAK Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 20ean, 17:30ean egingo da Kultur Etxeko areto nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira Gabonetan, Kultur Etxean bertan.
- LEKUA EGUNA ETA ORDUA Lehiaketa abenduaren 17an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak.
- OHARRAK Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da. Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

ESKOLA KIROLA - ABENDUAREN 17ko JARDUNALDIA

Egun hauetan zehar, haur hezkuntzako 2 urteko ikasleak udazkenaz gozatzen aritu dira, hosto eta fruitu mota ezberdinak jasoz eta ondoren, esperimentatuz.
Hona hemen hainbat argazki:




Datorren larunbatean, abenduaren 17an, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.
Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta, ... izango ditugu.
Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz,
ANIMA ZAITEZTE!


2022 urtean ere Haztegi Ikastolako ikasleek Beldur Barik lehiaketako 1.eta 2. sariak irabazi dituzte!
Atzo goizean Goierri garaiko Beldur Barik lehiaketako sariak banatu zituzten. Lehen kategorian 12-14 urteko ikasleek parte hartu dute. Zortzi lan aurkeztu dira. Legazpiko Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko ikasleek aurkeztu dituzte.
Lehen saria Haztegi ikastolako Nahia Mena, Ane Garoña, Urko Agirre, Oier Maiz eta Ortzi Goiburuk lortu dute, 24 ordu ondoren, zer? bideoarekin. 350 euroko erosketa bonua jaso dute.
Bigarren saria berriz, Izaro Aranburu, Aitzol Gorospe, Naroa Biana, Simao dos Santos eta Lucian Perjuk eskuratu dute. Hauei 250 euroko erosketa bonua eman diete.
Jarrera sexisten aurrean Beldur Barik jarrera erakutsi digute beraien lanekin! Zorionak!



EUSKARAREN EGUNA 2022

Abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …
Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutuko ditugu ikasle guztien inplikazioarekin, hala nola, pregoiaren irakurketa, jolasak, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...
Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan?
Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:
● Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.
● Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
● Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin, musika nahiz bideo-zintak oparituz.
● Etxean ditugun irrati, telebista eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko programazio, joko edo programak aukeratu.
● Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!
GAU ETA EGUN EUSKARA GURE LAGUN!
Euskararen erabilera indartzeko egiten duzuen ahalegina eskertuz,

- Eskola Kirola - Abenduaren 3ko Jardunaldia
- Jangelako Menua - Abendua
- Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
- Azaroak 25 - Manifestua
- Eskola Kirola - Azaroaren 26ko Jardunaldia
- “Ikasle bat, Kilo bat” - Hotz Legazpirekin elkarlanean
- Seaska egutegiak 2023
- Badator Euskaraldia!
- Lan eskaintza Haztegi Ikastolan - DBH | DBHO
- Eskola Kirola - Azaroaren 19ko Jardunaldia
- Euskaraldia 2022
- Ipuin labur-laburren lehiaketa | Euskaraldia 2022















