DBH4ko ikasleak izan dira aurtengo ERRONKAko txapeldunak, Errenterian ospatu den Kilometroak 2023 jaian.
DBH4ko ikasleak Oreretan ospatu zen KILOMETROAK Erronkan lehen postua lortu zuten pasa den igandean. Bertan, sukaldaritza, mekanika, matematika... lanetan jarri zituzten, baina batez ere froga fisikoak izan ziren gainditu behar izan zituztenak.
Lan bikaina benetan, zorionak parte hartzaile guztiei!


IBILBIDE MIKOLOGIKOA
Anima zaitezte!

Urriak 2an, 17:00-etan, 23-24 Futbol Eskolako entrenamenduak hasiko dira.
Zuen seme-alabek Futbol eskolaren parte izan nahi badute, Izen-emate galdetegia bete, (izena, jaiotze urtea eta ikastetxea besterik ez da bete behar), eta atxikitako matrikula orria bete eta entrenora eraman edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali.
Animatu etxeko txikiak Kirola egitera!

Dakizuenez datorren urriaren 1ean "KILOMETROAK 2023" ospatuko da Orereta-Errenterian.
Egun horretan DBH 4. mailako ikasleek “ERRONKA” izeneko ekintzan parte hartuko dute. Renfeko obrak direla eta, Legazpitik Oreretara-Errenteriara bertaratzeko zailtasunak daudenez, Ikastolak autobusa antolatzea erabaki du.
Atxikituta zuen interesakoa izan daitekeen informazioa helarazten dizuegu.

ANDRAITZ K.E.ak 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaio diren eta 2023-2024 denboraldian saskibaloian jokatu nahi duten pertsonei URRIAren 3an, asteartea, 18:15etan Domingo Agirre Kiroldegian aurkezteko deia egiten die.
Eraman beharrekoak:
- Kirol arropa
- Uretako botilatxoa
Atxikituta deialdiaren inguruko informazioa eta izen-ematearen LINKa
ANIMA ZAITEZTE!

Sorgintxulo Aisialdi Taldearen eskutik irailaren 23ean, LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleei zuzendutako Trikornio Txapelketa egingo da Legazpin (Domingo Agirre Ikastetxeko kantxan).
Parte hartzeko ezinbestezkoa da gutxienez 7 pertsonaz osatutako taldea izatea eta gehienez 10 pertsona.
Izen-ematea, online egin behar da irailaren 19a baino lehen (14:00ak arte).
Anima zaitezte!

Mugikortasunaren Astea Legazpin (irailak 18-24)
Bizikleta martxa, bide hezkuntza bizikletarekin eta bizikletak konpontzeko tailerra
-
Irailak 18an bide hezkuntza saioa:
17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da. Ekarri beharrekoa: Patinetea
Nori zuzendua: batez ere, LH4, LH5 eta LH6
Tokia: azoka gunea
Umeek patinetea ekarri beharko dute. Patinetearekin libre ibiliko dira udaltzainek markaturiko eremuan. Eta ondoren ikustaraziko zaie, libre ibiltzeak arriskuak dituela. Egoera aztertu ondoren aurrek arauak jarriko dituzte, beti ere udaltzainen oniritziarekin. Saioari amaiera emango zaio ikustaraziz mugikortasunerako arauak daudela eta errespetatu ezkero arriskua nabarmen gutxitzen dela.
-
Irailak 22 bizikleta martxa:
17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da. Ekarri beharrekoa: Bizikleta eta kaskoa.
Nori zuzendua: Herrritar guztiei, baina normalean, umeak bere gurasoekin joaten dira. Tokia: Udaletxeko Enparantza. Herriko bideetatik bira bat egingo da.
Herritarak enparantzan elkartu eta herritik zehar bira bat egingo da, errepide zein bizikleta bideak erabiliz.
Bira egin aurretik izen abizenak hartuko dira. Izan ere, bira ondoren bizikleta gailu dezberdinen zozketa egingo delarik, pintxo batzuekin batera.
-
Irailak 24 igandea:
15:00tik 21:00tara kamioi bat egongo da bizikletak konpontzen erakusten.
Ekarri beharrekoa: Bizikleta
Nori zuzendua: Herrritar guztiei
Tokia: Udaletxeko Enparantza
Saioa: Foru aldundiko kamioi batek konponketak egingo ditu bizikletetan eta apainketak egingo dira baita ere. Guzti hau doain izango da.
ANIMA ZAITEZTE!
Gaurkoan, KiVa Eguna ospatuko dugu ikastolan.
Ikastola maitea,
Gure pasabide eta ikasgeletan, adiskidetasunak, errespetuak eta enpatiak izan beharko lukete egunero gidatuko gaituzten baloreak. Zoritxarrez, eskola-jazarpenak edo bullying-ak errealitate izaten jarraitzen dute eskola askotan.
Ba al zenekien urtero milioika ikasleek jasaten dutela eskola-jazarpena edota bullying-a mundu osoan? Baina hemen dago albiste ona: errealitate hau ekiditeko eta elkarrekin aldatzeko ikastolako KiVa taldeak ikasturtea ahalik eta ondoen hasi nahi du eta horretarako, komunitate honetako kide diren guztiekin lan egiteko jarduerak antolatu ditu. KiVa taldeak, TANTAK izena jarri dio egitasmo honi, izenak dioen bezala, tantaz-tanta buruan hutsik ditugun ontziak betetzen joatea da gure asmoa. Eskola-jazarpena edo bullying-a ez dira egun bakarrean garaitzen, baina ziur gaude ontzi guztiak beterik lortuko dugula!
Horregatik, gaur KiVa eguna ospatuko dugu. Atseginak izateko gaitasuna ez ezik, denok dugulako atseginak izateko aukera.
Jarraian, gaurko argazkiak ikusteko aukera daukazue, ekintzak iruditan:







MARTXAN DA 2023ko ERREKA EGUNA
Haztegi Ikastolako, Domingo Agirre ikastetxeko eta Olazabal Institutuko ikasleak gara.
Irailaren 30ean antolatuko den ERREKA EGUNERA gonbidatzen zaituztegu, goizeko 9:30etan hasiko delarik.
Bertan Urola erreka garbituko da, ingurumenari lagunduz.
Izena emateko azken eguna: Irailak 22.
Ondorengo dokumentuan izena emateko aukera daukazue. ERREKA EGUNA - IZEN EMATE ORRIA
Animatu zaitez!
ETORRI ETA ONDO PASA!

ONGI ETORRI 2023 - 2024 IKASTURTERA
Ohar honen bitartez 2023-2024 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.
- HH2: Irailaren 7an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
- HH3-4-5: Irailaren 7an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
- LH: Irailaren 7an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
- DBH eta BATXILERGOA: Irailaren 7an goizeko 11:00etan aurkezpena.
Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.
Informazio gehiago ondorenko estekan aurkituko duzue.
- Ilintxa Futbol Taldea - Izen Ematea
- Lan eskaintzak Haztegi Ikastolan
- KMK 23' - “Gure Añabitarte” kontzertua
- LH 3ko ikasleen Liburuen argitalpena - Pikto Idazketa
- GUREAK lantegira bisita
- Udaltzainek LH2ko ikasleekin bide heziketa landu dute
- HHko ikasleak Ormazarreta Zalditegian izan dira
- USE (Selektibitatea) amaitu dute Haztegi Ikastolako ikasleek
- Kongoko Konfliktorako Kanpaina - DBH 3
- Ikastola Eguna 2023 - Eskerrik asko! [Irudi Galeria Ikusgai]
- Ikastola Eguna 2023 - Errifen Zozketa (Zenbaki Saridunak)
- Ikastola Eguna 2023 - Ekainak 2, ostirala
















