DBH3ko ikasleak gara eta hiruhileko honetan, Alboan GKE-rekin batera egiten ari garen kanpainari buruz hitz egiteko idazten dizuegu.
Kongon, Afrikan, arazo larri bat daukate: koltanaren legez kanpoko merkataritza. Munduko koltanaren %80a Kongon dago, eta garapen bidean dagoen herrialde hau talde armatuek kontrolatzen dute. Mineral hau lortzen dutenek lan baldintza oso txarrak dituzte eta urtero 4 milioi pertsona hiltzen dira horregatik.
Nahiz eta guk Kongoko gobernuarekin harremanik ez izan, arazoaren zati bat gara. Izan ere, koltana gure gailu elektroniko guztietan dago, eta birziklatu ordez, zakarrontzietara botatzen ditugu.
Arazo honen aurrean, Alboan-ekin batera, zuen mugikorrak berrerabiltzera bultzatzen zaituztegu. Horretarako, ekainean zehar idazkaritzan aurkitu ahal izango duzue mugikorrak jasotzeko kaxa .
Korrika txikia ospatu dugu gaur arratsaldean Legazpiko ikastetxe guztiak batera. Eguraldiak lagunduta, kalera atera gara Euskararen alde korrika egiteko.
Korrika Txikia Legazpin! Atzo arratsaldean, Haztegi Ikastolako eta Olamendi Eskolako ikasleek Korrika Txikia ospatu genuen giro apartan. Eguraldia lagun izan ez bazen ere, irribarreak, ilusioa eta indarra nagusitu ziren.
Ehunka pausu eman ditugu elkarrekin, euskararen alde korrika eginez. Beraz, beste behin ere, argi utzi dugu:
Gure hizkuntza bizirik dagoela.
Gure kulturari balioa ematen diogula.
Eta elkarrekin indartsuagoak garela.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Legazpin ere, Euskararen alde!
Gaur Kultur Aniztasunaren Eguna dela eta denon artean ikastolako errealitatea munduko mapan irudikatu dugu.
Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren Egunean, Ikastolako errealitatea munduko mapa batean irudikatu dugu. Horretarako, denon artean mural bat sortu dugu, eta maila bakoitzeko ikasle etorkinek beraien herrialdea gometxa batekin adierazi dute, ikastolako kulturaniztasuna ikustarazteko helburuarekin.
Con motivo de la celebración del Día de la Diversidad Cultural, entre todos hemos representado la realidad de la ikastola en el mapa del mundo.
El 21 de mayo, Día de la Diversidad Cultural, hemos representado la realidad de la Ikastola en un mapa del mundo. Para ello, entre todos hemos creado un mural en el que los alumnos inmigrantes de cada curso, han marcado en el mural su procedencia, con el objetivo de visibilizar la diversidad cultural de la ikastola.
Haztegi Ikastolak LH / DBH-rako irakasleak behar ditu datorren ikasturterako. Jarraian, lan deialdiak ikusgai dituzue:
DOKUMENTAZIOA BIDALTZEKO EPEA: 2026ko ekainaren 17tik 23ra.
1. HAZTEGI IKASTOLAK LEHEN HEZKUNTZA - HEZIKETA FISIKOA DUEN IRAKASLEA BEHAR DU.
2. HAZTEGI IKASTOLAK BIGARREN HEZKUNTZARAKO HIZKUNTZA IRAKASLEA (EUSKARA ETA GAZTELANIA) DUEN IRAKASLEA BEHAR DU, 2026-2027an IKASTURTE OSOKO ORDEZKAPENA EGITEKO:
3. HAZTEGI IKASTOLAK BIGARREN HEZKUNTZARAKO ZIENTZIETAKO IRAKASLEA BEHAR DU, 2026-2027an IKASTURTE OSOKO ORDEZKAPENA EGITEKO:
Abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egingo du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.
Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.
Bildutako dirua Eitb maratoirarako izango da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi dugu ere eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.
LASTERKETA, HERRIKO KALEETAN ZEHAR
Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HHkoendako moldatutako eta bestea LH eta DBHkoendako. HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete, LH eta DBHkoek, berriz, loradenarainoko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.
Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Herria Enparantzan.
Guraso eta etxekoei ere noski, lasterketa solidariora gonbidatzen zaituztegu.
LASTERKETA SOLIDARIOAREN JARRAIPENA URTEZ URTE
Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen maiatzean, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Azken urteetako ildoa jarraituz, lasterketasolidarioa ospatu genuen Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk hasitako bideari jarraipena emateko asmoz. 500km 11 kolore izeneko lasterketak HOTZ LEGAZPI ELKARTEARI laguntza ekonomikoa bideratzea zuen helburu, jai giro koloretsu eta alaian.
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili zen. Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Mila esker proiektu honetan azken urteotan bidelagun izan zareten guztioi, Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak!
Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurtengo festari "500km 11 kolore" izena jarri diogu. Guztion artean zifra borobil hori lortzea izango da asmoa, jai giro koloretsu eta alaiean.
Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko diegu ikasleei (tutoreek), lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. Horretarako, atxikituta bidaltzen dizuegu PPT aurkezpena, gelan partekatzeko helburuarekin.
Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak emango dizkiete eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.
Lasterketa arratsaldeko 14:45ean hasiko da Euskal Herria Enparantzan.
Azken urteetako irudiak dituzue ikusgai jarraian:
Guraso eta etxekoak ere noski, lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete!
Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan du (borondatea).
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskaini diegu ikasleei, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko.
Lasterketari dagokionez, herri erdialdean bi zirkuitu antolatu ziren, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak eman zizkieten eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka egin zuten korrika, 10-15 minutuko txandatan.
Denon artean 1.672,09€ lortu ditugu eta Hotz Legazpi-ri egingo diogu ekarpena.
DBH4Ako ikasleek industrializazioarekin lotutako irteera egin dute gaur goizean.
Chillida lantokian kokatu den erakusketak Legazpiko lehen fabriken hastapenak kontatzen ditu. Bertan, ekimen handiko pertsonak, produkzio-gune berriak martxan jarriko dituztenak, hala nola, teila, orrazi edota zementu fabrikak aurkitu daitezke. Legazpiar batzuk artisau izatetik ekoizle izatera pasatu ziren, beste batzuek makinak asmatu eta patentatu zituzten, ekintzaile izan ziren emakumeak ahaztu gabe.
Erakusketan metalaren sektorea da adierazgarriena, baina oso garrantzitsuak izan ziren beste sektore asko ere azaltzen dira. Guzti hau posible izan da “Lanaren Memoria” berreskuratzen lagundu duten legazpiarrei esker.
La iniciativa Liburu ibiltaria pretende crear una narración entre varias ikastolas.
El Colegio Piarres Larzabal de Ziburu dará comienzo al libro y después irá pasando de ikastola en ikastola hasta que la ikastola San Nikolas de Getxo, organizadora de Ibilaldia, finalice el trabajo.
Los alumnos de 3º de ESO de la ikastola Haztegi han completado nuestro cometido. ¡Bien cumplido!
Liburu ibiltaria ekimenak hainbat ikastolaren artean narrazio bat sortzeko ekimena da.
Ziburuko Piarres Larzabal Kolegiok liburuari hasiera emango dio eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joango da Getxoko San Nikolas ikastolak, Ibilaldiko antolatzaileak, bukaera eman arte.
Haztegi ikastolako DBH 3ko ikasleek osatu dute gure egitekoa. Ondo bete ere!
Este año también participaremos en la Lilatón de Donostia como grupo. Dicha carrera tendrá lugar el 3 de marzo del 2024.
Tendrán la oportunidad de participar todas las mujeres (alumnas, profesoras, madres, ciudadanas…) mayores de 14 años (DBH-3).
La inscripción será de 14€ incluyendo el euro solidario.
Podréis apuntaros en la secretaría de la Ikastola hasta el 26 de enero. Recordar que para la inscripción es necesario abonar el coste de la carrera. Necesitaremos los siguientes datos: nombre y apellidos y teléfono.Dado que este año ha habido cambios en la forma de inscribirse, os informaremos de los pasos que tenéis que seguir cuando vengáis a dar el nombre.
Los alumnos y las alumnas DBH 2 estamos en Hondarribia disfrutando de los parajes costeros, conociendo el pueblo a través de los juegos y reforzando nuestras relaciones.
Por otro lado, los alumnos y alumnas de DBH 2B han estado en el albergue de Barria, dentro del programa Euskal Girotze Barnetegia, reforzando tanto el idioma como el grupo.
Los alumnos y profesores de DBH2 hemos estado, como ya es habitual, en el caserío Igartubeiti de Ezkio.
Todos los años tenemos la oportunidad de conocer el funcionamiento de la gran viga del lagar industrial de sidra de la Edad Moderna. Para finalizar, probamos el rico mosto sin fermentar que caía directamente de entre los maderos.