Martxan da aurtengo Korrika! Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatuko ditu Korrikak.
Aurten gure herritik igarotzen ez bada ere, udalak kilometro bat erosi du: 2846. kilometroa. Zuek ere gurekin batera parte hartzea eta giro eder hau elkarrekin bizitzera gustatuko litzaiguke.
Lekua: Urretxuko sarrerako biribilgunea
Eguna: Martxoaren 28a (larunbata)
Ordua: 8:10. Animatu zaitezte familian etortzera, korrika egitea edo animoak ematera!
Ondoren, Urretxu-Zumarragan egitarau bikaina antolatu dute festarekin jarraitzeko. Jarraian ikusgai duzue:
Bestalde, ostegun honetan KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu arratsaldez. Aurrerago zabalduko dugu egitaraua.
Guztion artean euskararen aldeko indarra erakutsiko dugu. Euskara gara!
Abenduaren 16an, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.
Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.
Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz,
Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta urtero ohitura den bezala, Merkatu Txikia prestatzen hasi gara.
Urtero legez, merkatu Txikia antolatzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu, beraz, eskertuko genizueke ZUEN ETXEETAN BEHAR EZ DITUZUEN ETA SALTZEKO MODUAN DAUDEN (txukunak, garbiak, piezarik ez badute falta….) jostailu, ipuin, liburu (entziklopediarik ez), tresna, arropa... abenduak 5 bitarte Ikastolara ekartzea.
Se acerca la Navidad y, como es costumbre, hemos empezado a preparar el Merkatu Txikia.
Para organizar el Merkatu Txikia, agradeceríamos que trajeseis a la Ikastola antes del 5 de diciembre ESOS OBJETOS QUE NO SEAN UTILIZADOS EN CASA Y ESTÉN EN BUEN ESTADO (juguetes, cuentos, libros (enciclopedias no), ropa, aparatos de todo tipo...)
Abenduaren 20ean, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.
Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.
Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz. Jarraian egitaraua duzue ikusgai:
Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean.
Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta, Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen.
Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.
Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.
ZEOS Programa familientzat, azaroan; Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen formakuntzaren izen ematea urriaren 9tik 23ra izango da.
Urtarrilean Kultur etxean Altxa Burua ekimenarekin lankidetzan, “Mugikorraren eragina osasun mentalean eta emozionalean” hitzaldia izan genuen, Maitane Ormazabal osasun mentalean aditu ezagunaren eskutik.
Hitzaldiaren amaieran egindako balorazioaren emaitzak oso onak izan ziren eta familiek, gustura egoteaz gain, gaian sakontzeko beharra adierazi zuten.
Behar hori asetzeko asmoz, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak ZEOS, Mugikorraren Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen programa martxan jarri nahi du, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano trebatzaileekin. Guztira, 4 saio izango dira, azaroaren 4, 6, 10 eta 12an 18:00etatik 20:00etara Kultur etxean eta honako edukiak landuko dira:
Mugikorraren auziaren formazio integrala
Osasun mentalean barrena
Sare sozialen arrisku- eta erabilera-formazioa
Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikitzearen garrantzia.
Mugikorrik gabeko eguna ospatu dugu aste honetan ikastolan.
DBH eta Batxiko hainbat ikasle eta irakaslek 24 ordu pasatu dituzte gailua erabili gabe. Parte hartzaileen balorazioa ikusita, garbi esan dezakegu ekimen arrakastatsua izan dela eta hausnarketarako balio izan duela!
Hemos tenido entre nosotros durante una semana, del 16 al 22 de mayo, la exposición Arte para tocar, organizada por el Museo de Bellas Artes de Bilbao.
Los alumnos y alumnas desde 6 de EP hasta 4 de ESO han disfrutado de esta interesante iniciativa. Hemos visto cómo pueden vivir el arte los que tienen una visión reducida y para muchos ha sido el primer contacto con el arte.
En Haztegi Ikastola seguimos avanzando para ser cada vez más accesibles y cercanos. Por eso, hemos integrado en nuestra página web la aplicación ELIA, una herramienta que permite traducir automáticamente los contenidos a 9 idiomas diferentes.
A partir de ahora, podrás consultar toda la información de la web en los siguientes idiomas:
Euskara
Castellano
Inglés
Gallego
Catalán
Francés
Urdu
Rumano
Árabe
Con esta mejora, queremos facilitar el acceso a toda nuestra comunidad educativa, respetando y valorando la diversidad lingüística y cultural que nos rodea.
¡Te invitamos a explorar la nueva funcionalidad y descubrir Haztegi Ikastola en tu idioma!
Ikastolon Hezkuntza Marko berrira egokitutako egitasmoa jarri dugu abian hasi berri den ikasturtean DBHn, ikasleei bizitza bete eta orekatu baterako tresnak emateko.
Gizarte aldakorrean eta konplexuan bizi gara, eta horrek erronka berriak dakartza hezkuntzaren alorrean. Ikasleen ongizateak, garapen pertsonalak eta gizarteratzeak gero eta arreta handiagoa eskatzen dute. Testuinguru horretan sortu du Ikastolen Elkarteak Onki programa, Ikastolen Tutoretza Marko berrian oinarritutako lanketa, hezkuntza oso eta koherente baten parte gisa. Paradigma aldaketa bat ekarriko du tutoretzan.
Ikasleen garapen integrala bermatzeko beharra hezkuntza-sistemaren erronka nagusietako bat da gaur egun. Eskola-ingurunea ez da jada soilik jakintza akademikoaren transmisiorako espazioa; pertsonen hazkuntza eta ongizaterako gune ere bada. Zentzu horretan, tutoretza funtsezko unea da. Eredu horren garapena ez da modu espontaneoan ematen; bide eta tresna egituratuen beharra du. Horregatik, Onki programak, hau da, Ikastolon Tutoretza Plan Integralak, Ikastolon Hezkuntza Marko Orokor berriak definitu duen Pertsona Eredua izango du oinarri. Hala, modu sistematikoan landuko du ikasleen autoezagutza pertsonala, emozionala, soziala eta ekologikoa (jasangarritasuna), baita ikaskuntza-prozesu arrakastatsua ere (pentsamendu kritikoa eta sortzailea), ikaslea betetasunez erdigunean jarrita.
Azken urteetan hezkuntza-eragile askok ohartarazi du tutoretzaren arloan ikuspegi integratua eta partekatua garatzeko beharra. Onki programak erantzun egiten die bai ikasleek dituzten egoera berriei (buru-osasuna, elkarbizitza, autoestimua, hiperprodukzioa...), bai irakasle eta familien laguntza-beharrei ere (365 graduko ikuspegia du). Horrez gain, ikuspegi profesional eta egituratu bat eskaintzen du, eguneroko praktikarekin konektatua, eta ikastolen hezkuntza-proiektuaren berezko printzipioekin bat datorrena.
Horregatik guztiagatik, Haztegi Ikastolak erabaki du 2025-26 ikasturtean programa DBHn aplikatzen hastea, eta Lehen Hezkuntzarako materiala sortua dagoenean (hurrengo ikasturterako aurreikusten da), LHn ere inplementatzea. Uneotan profesional-taldea materiala ezagutu eta gure Ikastolaren errelitatera egokitzen ari da. Prozesu hori prestakuntza sendoarekin uztartuko da, eta ikasturte hasierako bileretan programaren nondik norakoak xehetasunez azaltzeko moduan egongo da.