Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Ikastolako Mendi Irteera - BERTAN BEHERA

Asteburu honetarako aurreikusita genuen mendi irteera BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu. Aurrerago, zehaztuko dugu data berri bat ekintza aurrera eraman ahal izateko.
Ulertuko duzuelakoan.

 

 

Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia otsailaren 19an izango da

Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 20ean izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
  • EGUNA: 2026ko otsailaren 19an, osteguna
  • ORDUA: Arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
  • TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
  • GAI ZERRENDA:
    1. Lehendakariaren agurra
    2. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
    3. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
    4. 2024-2025 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
    5. Artezkaritza kontseiluko kideen onarpena
    6. 2025-2026 ikasturteko Gestio Plana
    7. Galde-eskariak

OHIKO BATZAR OROKORRA - 1. DEIALDIA

OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.

Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra

ONGI ETORRI 2023 - 2024 IKASTURTERA

Ohar honen bitartez 2023-2024 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.

  • HH2:Irailaren 7an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
  • HH3-4-5:Irailaren 7an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
  • LH:Irailaren 7an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
  • DBH eta BATXILERGOA:Irailaren 7an goizeko 11:00etan aurkezpena.

Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.

Informazio gehiago ondorenko estekan aurkituko duzue. 

IKASTURTE HASIERA - OHARRA

Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra

ONGI ETORRI 2024 - 2025 IKASTURTERA

Ohar honen bitartez 2024-2025 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.

  • HH2: Irailaren 9an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
  • HH3-4-5: Irailaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
  • LH: Irailaren 9an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
  • DBH eta BATXILERGOA: Irailaren 9an goizeko 11:00etan aurkezpena.

Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.

Informazio gehiago ondorengo estekan aurkituko duzue.

IKASTURTE HASIERA - OHARRA

GELEN KOKAPENA

Inauteriak 2026 - Informazio orokorra

Eguraldi iragarpena dela eta, aurtengo iñauteriak Bikuña kiroldegian ospatuko ditugu. Ekitaldia ez da kalean egiten denaren berdina izango, baina era xume batean zerbait polita eta alaia egiten saiatuko gara. 

HHko ikasleek,15:00etan futbol zelaira ematen duen kantxako atean egon beharko dute, LHkoak 15:10ean eta DBHko ikasleak berriz, 15:20ean. 

  • Jangelan geratzen diren ikasleen kasuan, bertako begiraleek zuen seme-alabak mozorrotuko dituzte, horretarako goizean mozorroa (jantzia, margoak…) ekarri beharko dute. Ondoren, jangelan geratzen diren ikasleak soilik, autobusez gerturatuko dira kiroldegira autobuseko begiralearekin.
  • DBHko ikasleen kasuan, kontuan izan, ikasturteko ordutegi ofizialean biharko eguna 14:00ak arte jarri ohi dugun arren, urtero bezala 12:30ean irtengo garela arratsaldean itzultzeko.
  • Kiroldegiko harmailek 340 pertsonentzako lekua dutenez, bi emanaldieskainiko ditugu. Lehenbizikoa, 15:45ean izango da; bigarrena, aldiz, 16:15ean.
  • Sarrerak zuen seme-alaben bitartez jasoko dituzue gaurko egunean (otsailak 12). Kontuan izan, sarrerak kolore ezberdinetakoak direla eta 1 (kolore horiko sarrera) (lehenengo txanda: HH3-HH4-HH5-LH1-LH2 eta LH3B) edo 2 (kolore moreko sarrera) (2.txanda: LH3A-LH4-LH5-LH6-DBH1-DBH2-DBH3 eta DBH4) zenbakia idatzirik dutela:
    • Bat zenbakia duen sarrera jasotzen duzuen kasuan, lehen emanaldia, 15:45etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Hortaz, kiroldegiko atzeko atean egon beharko duzue 15:35ean. Emanaldi hau bukatzen denean, kiroldegiko sarrera nagusitik irten beharko zarete, harreratik. 
    • Sarreretan bi zenbakia duzuen kasuan, bigarren emanaldia, 16:15etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Kasu honetan, 16:05ean egon beharko duzue aurrez aipatutako kiroldegiko atzeko atean. Emanaldia bukatzen denean, irteera ate berdinetik izango da, hau da, atzeko atetik. 

Emanaldia erabat amaitzen denean, hau da, 2 txandak dantzatzen ditugunean lehendabizi DBHko ikasleak aterako dira. Ondoren, gurasoak futbol zelaira ematen duen kantxako atetik zuen seme-alabak (HH3tik-LH6ra) jasotzera sartuko zarete kantxa barrura. 

*OHARRA: AUTOAN GERTURATUKO ZARETENONTZAT, AUTOAK MOTXORROKO INDUSTRIAL GUNEAN EDOTA GASOLINDEGI INGURUAN APARKATZEA GOMENDATZEN DIZUEGU. KIROLDEGI INGURUAN AUTO PILAKETAK EKIDIN NAHI DITUGU ETA SEGURTASUNA BERMATU.

Haztegi Ikastolako

Iñauteriak Haztegi Ikastolan 2024 - Informazioa

Datorren ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.

Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz,  ez da autobus zerbitzurik egongo.

Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:15ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.

Desfileari amaiera emateko, bi ikastetxeek batera, udaletxe aurreran  bi abesti dantzatuko ditugu elkarrekin.

Honen ostean,  udaletxearen aurrean bertan jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Lintxen etorreraren aurretik 16:50ak aldera.

Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.

Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango, baina nahi izanez gero, gurasoekin ateratzeko aukera izango dute desfilean, HHkoen atzealdean.

Eguraldiak lagunduko ez balu, argibideak aurrerago emando genizkizueke.

Desfilea 10

Jai Nagusietako egitarauen azalerako lehiaketa abian - Legazpiko Udala

Legazpiko Udalak, Jaietako lan taldearen bidez, 2026eko Santikutz Jai Nagusietako (maiatzekoak eta agorrekoak) egitarauetako azala aukeratzeko Lehiaketa deitu du. Lehiaketan 16 urtez gorako legazpiarrek, edo Legazpin lan edo ikasten dutenek, hartu ahal izango dute parte.

JAIETAKO PROGRAMETARAKO PORTADA - OINARRIAK

JAIETAKO PROGRAMETARAKO PORTADA AUKERATZEKO LEHIAKETA 

Herriko bi jai nagusietako egitarauen azala izango da aukeratua.  Azal bera erabiliko da Maiatzekoetan eta Agorrekoetan.

1.- LANAK: Pertsonako bi lan aurkeztu ahalko dira.

2.-PARTAIDETZA: Legazpin erroldatuta egotea edo Legazpin ikasi eta lan egitea eta 16 urte izatea (2010an edo lehenago jaioak)

3.-EZAUGARRIAK: 
-    Edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: argazkia, collage, pintura…
-    Lanen neurria honako hauek izan behar dute, 148x210mm (A5) edo horren proportzioa gordetzen duen beste tamaina bat. Formatuak nahitaez bertikalak izan behar dira.
-    Gaia eta agertu beharreko testua  “Santikutz Jaiak 2026. Legazpi” izango da eta beste inolako testurik ez da agertu behar.
-    Lanak ezingo du inolako aldarrikapen sexistarik edo politikorik izan, ezta alkoholaren  edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik. Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute, eta behar diren irudi baimenak izan behar dituzte.

4.-SARIA: 300€

5.-LANAK AURKEZTEKO MODUA:
a)    Euskarri fisikoan: lanak Kultur Etxeko sarreran aurkeztuko dira. DINA4 neurriko bi gutun-azaletan. Batean lana joango da, bestean parte hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biei izenburu berdina jarriko zaie. Lan bakoitzeko bi sobreak aurkeztuko dira. 
b)    Formatu digitalean: formatu digitalean egindako lanak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali ahalko dira. Lanaren amaierako dokumentuan (pdf edo jpg formatuan), eta lana formatu bektorialean bidali beharko da. Egilearen datuak zehaztu behar dira mezuan: izen-abizenak, Helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta lanaren izenburua.

6.-AURKEZTEKO EPEA: 2026eko Urtarrilaren 23a, 13:00ak baino lehen.

7.-EPAIMAHAIA: Epaimahaia Jaietako lan taldeak erabakiko du. Jaietarako egokiena den lana aukeratuko da eta hartutako erabakia apela ezina izango da. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, lehiaketa hutsik geratu daiteke.

8.-LANEN ESKUBIDEAK: Saritutako lan guztiak Legazpiko Udalaren jabetzan geratuko dira, eta lan horien erreprodukzio eta erakusketarako eskubidea beretzat gordeko du. 

9.-OHARRA: Lehiaketara aurkezteak baldintzak goitik behera onartzea dakar.

Portada albistea b7a5176e

KiVa Eguna ospatu dugu Haztegi Ikastolan

Gaurkoan, KiVa Eguna ospatuko dugu ikastolan. 

Ikastola maitea,

Gure pasabide eta ikasgeletan, adiskidetasunak, errespetuak eta enpatiak izan beharko lukete egunero gidatuko gaituzten baloreak. Zoritxarrez, eskola-jazarpenak edo bullying-ak errealitate izaten jarraitzen dute eskola askotan.

Ba al zenekien urtero milioika ikasleek jasaten dutela eskola-jazarpena edota bullying-a mundu osoan? Baina hemen dago albiste ona: errealitate hau ekiditeko eta elkarrekin aldatzeko ikastolako KiVa taldeak ikasturtea ahalik eta ondoen hasi nahi du eta horretarako, komunitate honetako kide diren guztiekin lan egiteko jarduerak antolatu ditu. KiVa taldeak, TANTAK izena jarri dio egitasmo honi, izenak dioen bezala, tantaz-tanta buruan hutsik ditugun ontziak betetzen joatea da gure asmoa. Eskola-jazarpena edo bullying-a ez dira egun bakarrean garaitzen, baina ziur gaude ontzi guztiak beterik lortuko dugula! 

Horregatik, gaur KiVa eguna ospatuko dugu. Atseginak izateko gaitasuna ez ezik, denok dugulako atseginak izateko aukera.

Jarraian, gaurko argazkiak ikusteko aukera daukazue, ekintzak iruditan:

IMG 2204

IMG 2205

IMG 2230

IMG 5405

IMG 2256

IMG 5415

IMG 5419

 

KiVa Eguna ospatu dugu Haztegi Ikastolan

Gaurkoan, KiVa Eguna ospatuko dugu ikastolan. 

Gure pasabide eta ikasgeletan, adiskidetasunak, errespetuak eta enpatiak izan beharko lukete egunero gidatuko gaituzten baloreak. Zoritxarrez, eskola-jazarpenak edo bullying-ak errealitate izaten jarraitzen dute eskola askotan.

Ikastola maitea,

Ba al zenekien urtero milioika ikasleek jasaten dutela eskola-jazarpena edota bullying-a mundu osoan? Baina hemen dago albiste ona: errealitate hau ekiditeko eta elkarrekin aldatzeko ikastolako KiVa taldeak ikasturtea ahalik eta ondoen hasi nahi du eta horretarako, komunitate honetako kide diren guztiekin lan egiteko jarduerak antolatu ditu. KiVa taldeak, TANTAK izena jarri dio egitasmo honi, izenak dioen bezala, tantaz-tanta buruan hutsik ditugun ontziak betetzen joatea da gure asmoa. Eskola-jazarpena edo bullying-a ez dira egun bakarrean garaitzen, baina ziur gaude ontzi guztiak beterik lortuko dugula! 

Horregatik, gaur KiVa eguna ospatu dugu. Atseginak izateko gaitasuna ez ezik, denok dugulako atseginak izateko aukera.

Ekintzez beteriko goiza antolatu dugu. Zertan datzan azalduz hasi dugu eguna. Ondoren, maila bakoitzak bere ekintza martxan jarri du.  

Jarraian, gaurko argazkiak ikusteko aukera daukazue, ekintzak iruditan:

IMG 1406

IMG 1403 jpg

IMG 1402

IMG 1396 jpg

IMG 1395 jpg

 

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.