Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Emakumearen Nazioarteko Eguna - Martxoak 8

Gaur, martxoak 8, Haztegi Ikastolak bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin.

Urtero bezala, aurten ere, ikasleekin martxoaren 8aren inguruko hausnarketa egin dugu; eta egiten jarraituko dugu, beharrezkoa izaten jarraitzen duen bitartean.

Goizean zehar ekintza desberdinak eraman ditugu aurrera. Batetik, eguna zergatik ospatzen den geletan aipatu dugu eta begirada feministaz mundua ikusteko betaurrekoak margotu ditugu LH eta HHn.

IMG 20240308 WA0024

IMG 20240308 WA0021

24f6f120 a351 48e8 b3f1 2a7b05bc0481

409d32b5 19fb 466c a2e0 f9a186b0210f

8658ae78 78d9 4413 a955 7b27bfd7ef5e

cc10565b 8489 49f4 b293 d78ae88196cf

IMG 8141

DBHn berriz, hainbat emakume eredugarrien historia fitxak bete dituzte.

ecdf1dbc c265 40c9 a745 f34ca2e742f1

9422a338 282e 4872 b8d4 5e7989db334e

DBHO-n ere beraiek antolatutako dinamiketan parte hartu dute, aldarrikapen dantza bat esaterako.

Bukatzeko, irakasle zein ikasleen elkarteratzeak ere egin ditugu.

DBH M8

IMG 8112 1

Eskola-materiala erosteko laguntzak | Legazpiko Udala

ESKOLA-MATERIALA EROSTEKO LAGUNTZAK URRIAREN 10ERA BITARTEAN ESKA DAITEZKE.

Legazpiko familiek uztailaren 1etik urriaren 10era arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak. Eskaerak udaletxean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan (ordutegia: 7.30-15.00) edo Udaleko webguneko Egoitza elektronikoan. Udalak dei berezia egiten du eskaerak Internet bidez egiteko.

Gogorarazi nahi dugu laguntzak udalerriko dendetan erositako eskola-materialarentzako bakarrik direla. Ikastetxeetan egindako erosketak edo Legazpitik kanpoko denden fakturak ez dira kontuan hartuko. Ekipo informatikoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosi ahal izango dira.

Laguntzen zenbatekoa familia-errentaren arabera da. Hala, Legazpiko dendetan, eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.

Ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoa da. Hau da, aurten ezingo dute laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntza urtero eskatu ahal da.

Gogoratu 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo Erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta eta Legazpiko helbide berean erroldatuta dauden. Beste bizileku batean erroldatuta egoteko legezko arrazoiren bat dagoenean, egiaztatu beharko da.

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira. Fakturak diru-laguntza eskatu duenaren izenean egongo dira eta argi eta zehatz adieraziko dira erositako produktuak. Uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Legazpiko Udalaren helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

->Izapidearen fitxa: https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.17
->Ohiko galderak: https://www.legazpi.eus/files/ProzeduraGida/FAQ_EU_ESKOLA_MATERIALA_EKIPO_INFORMATIKOAK.pdf
->Eskaera-orria: https://www.legazpi.eus/files/ProzeduraGida/F1-09EskaeraDLEskolaMaterialaEUS.pdf

image001

Eskolako Agenda 2030

Legazpiko ikasleek ENERGIAri buruz hitz egin dute udaletxean.

Asteartean Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 30 ikasle inguru udaletxera bertaratu ziren.
 
2022-2023 ikasturtean zehar “Energia, bizitzaren motorra” gaia landu ondoren, ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta gai horri buruzko proposamenak aurkeztu dizkiete alkateari eta Tokiko Garapen Iraunkorreko zinegotziari. 
 
Datorren ikasturteari begira eskuhartze plana diseinatu eta martxan jarriko dute zenbait ekintza gauzatzeko asmoz.
 
agenda 2030 web 2

Euskararen Eguna 2024 - Bideoa eta irudi galeria

Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.

Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri:

HAUR HEZKUNTZA

20241203 095928

20241203 100310

IMG 6936

IMG 6948

IMG 6952

IMG 6953

IMG 6955

IMG 6958

IMG 6960

IMG 6965

Euskararen Eguna 2025 - Bideoa eta irudi galeria

Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.

Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri:

IRUDI GALERIA

6a6a5b02 9053 490a 90e0 bf21f98e80de

7c876864 c01a 4ac6 a5a2 83e88022c129

21629118 e076 489e a94e 0c400fb458cb

IMG 2683

IMG 2677

LH / DBH IRUDI GALERIA

IMG 0579

IMG 0572

IMG 0570

IMG 0569

IMG 0565

IMG 0538

IMG 0533

IMG 0530

IMG 0528

IMG 0519

Euskararen Eguna 2025 - Plangintza eta informazioa

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.

Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera.  Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …

Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutuko ditugu ikasle guztien inplikazioarekin,hala nola, pregoiaren bideoa, jolasak, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...

Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan? Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hona hemen hainbat proposamen:

  • Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.
  • Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
  • Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin eta musika oparituz.
  • Etxean ditugun tablet, telebista, mugikor eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko aplikazio, joko eta programak aukeratu. 
    1. www.badok.eus
    2. www.makusi.eus
    3. www.primeran.eus
  • Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!
*Oharra: Ikasleek Ikastolako zapia eta kamiseta ekar dezatela egun honetan. (Zapia norbaitek beharko balu idazkaritzan salgai daude 2,5 eurotan)

GAU ETA EGUN EUSKARA GURE LAGUN!

Euskararen erabilera indartzeko egiten duzuen ahalegina eskertuz.

Exposición de las primeras fábricas de la localidad

Los alumnos de DBH4A han realizado una visita relacionada con la industrialización.


La exposición de Chillida Lantokia cuenta la historia del comienzo de las primeras fábricas de la localidad, de personas muy emprendedoras, que crearon otros productos como las tejas, los peines, el cemento, entre otros. Algunos Legazpiarras pasaron de ser artesanos a ser productores, otros inventan y patentan máquinas y no podemos olvidarnos de las mujeres emprendedoras.


En la exposición veremos que si bien el sector del metal es el más representativo, hay muchos otros sectores que son menos conocidos, pero que han sido muy importantes en el desarrollo de la industria legazpiarra. Todo esto ha sido posible gracias las personas que han participado en recuperación de la “Memoria del Trabajo”.

DBH 4

Familiak eta Euskara formakuntza saioak

Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.

Helburua argia da: familiak euskararen aldeko eragile aktibo bihurtzea, behar duten trebakuntza eta ahalduntzea eskainiz. Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde familiek eta ikastolak elkarrekin arraun egin behar dugula. Honekin lotuta, Haztegi Ikastolako Euskara azpibatzordetik ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik, ikastoletako familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu dira, soziolinguistika eta hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko. 

ZER ESKAINIKO DU EKIMENAK?

Bi webinar formako trebakuntza-saio:

  • Martxoak 11 (18:30–19:30) - “Familiak eta hizkuntzen garrantzia” Hizlaria: Paula Casares
  • Apirilak 22 (18:30–19:30) - “Familiak eta hizkuntzen atxikimendua” Hizlaria: Kike Amonarriz

Prestakuntza-saioen ondoren, jasotako edukien lurreratze-saioak egingo ditugu ikastolan bertan, gure errealitatera egokitzeko eta elkarrekin datorren ikasturterako esku-hartze bat diseinatzeko.

NOLA PARTE HARTU?

Webinarrak ikastolako liburutegian elkarrekin ikusteko aukera izango dugu. Guk bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: elkarrekin entzun, ikusi eta hausnartzeko aukera paregabea izango da, komunitate moduan. Ezin baduzue ikastolara etorri, etxetik konektatzeko aukera ere izango duzue esteka honetan klik eginez.

Saioak euskaraz izango dira, baina gaztelaniaz edo frantsesez entzuteko aukera ere egongo da. Hala ere, ahal duzuen neurrian, ikastolara bertaratzera animatzen zaituztegu.

ZERTARAKO PARTE HARTU?

  • Euskararen erabileran dugun eragina ulertzeko.
  • Etxean eta komunitatean euskararen aldeko jarrera proaktiboa indartzeko.
  • Haztegi Ikastolan euskararen aldeko dinamika sendoagoa eraikitzeko.Ikastolan euskararen alde elkarrekin lan egin nahi badugu, familien inplikazioa ezinbestekoa da.

Euskararen etorkizuna gure eguneroko hautuetan eraikitzen da.

Animatu, gerturatu eta parte hartu! Egin dezagun bidea elkarrekin! 

gonbidapena.eus page 0001 1

Gabon erronda bertan behera gelditu da

Eguraldi euritsua iragarrita dagoenez, biharko gabon erronda BERTAN BEHERA gelditu da. Hori dela eta, ekitaldia azokan egingo da 12:00etan.

Ohar honen bitartez abenduaren 24ean ospatzen dugun Olentzero erronda bertan behera geratu dela jakinarazi nahi dizuegu.

11:00etan: LH5 eta LH6ko ikasleek Santikutz egoitzara bisita egingo dute, Olentzero, Mari Domingi, Goiz Deia Txistulariekin eta Musika Eskolako Txistulariekin batera. Abestuko dituzten abestiak: Hator Hator, Horra Mari Domingi, Olentzero, Oilarra kanta kantari, Gabon gabon zeta eta Agur Eskerrik asko!

Goizeko 12:00etan, berriz, Azokan ekitaldia egingo da. 11:50ean, ikasleak mailaren arabera 3 gune ezberdinetan elkartu dira:

  • Urbeltz pilotalekuaren azpiko arkupetan: HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak.
  • Elizako arkupetan: LH1-LH2 eta LH3 mailetako ikasleak.
  • Danborradako lokal azpiko arkupetan: LH4-LH5 eta LH6ko ikasleak.

Edukiera mugatua denez, ikasleak baino ez dira sartuko azokan. Familiak kanpoan itxarongo dute. Ondoren, gune ezberdinetatik azokara gerturatuko dira ikasleak eta maila bakoitza dagokion lekuan jarriko da:

  • HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak erdian kokatuko dira.
  • LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, Xarpot aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
  • LH4-LH5 eta LH6eko ikasleak, Urbeltz aldera ematen duen arkutik sartuko dira.

Mari Domingi eta Olentzeroren hitzak entzun ondoren, abesti pare bat abestuko dituzte eta Goiz Deia txistulari eta Doinua Musika eskolako txistulari eta trikitilarien doinuaz dantzan bukatuko dute. Ekitaldia amaitzen denean, HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak azokan itxarongo dute eta familiak beraien bila gerturatuko dira. LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, berriz, Elizako arkupera itzuliko dira eta LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak, danborradako lokal azpiko arkupetara.

Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituztegu.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2024 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
 
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2025 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu. 
 
Ulertu eta ekin, ez etsi. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gabonetako Postala 2024

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2025 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
 
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2026 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu. 
 
Ulertu eta ekin, ez etsi. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gabon Postala 2025 2

Gabon Postala 2025

Ganador con Buztintegi

El 9 de noviembre se disputaron las finales deportivas y de juegos celebradas con motivo del 25 aniversario de Buztintegi.

El ambiente fue excepcional y, además, los representantes de la ikastola Haztegi recibieron varios premios. Estas iniciativas para fortalecer las relaciones intergeneracionales estrechan lazos entre la ciudadanía y demuestran que todos formamos Legazpi.

Buztintegi 3

Buztintegi 2

Genero Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Gaur azaroak 25, Haztegi Ikastolak ere bat egin du nazioarteko indarkeria matxistaren aurkako egunarekin.

Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu ikasleekin. Alde batetik, HH eta LHko ikasleek gaia landu ondoren, bi artelan egin dituzte. LH 1-2-3ko ikasleek indarkeriaren aurkako zuhaitza egin dute eta LH 4-5-6koek, aldiz, HITZ MOREAK idatzi dituzte besoetan.

Gainera, batxilergoko ikasleek aurten sortu duten Emakume Lantaldeak ere, egunari hasiera emateko, manifestu bat irakurri dute megafoniatik eta DBH eta Batxilergoko ikasle-irakasle guztiak patioan elkartzera deitu dituzte.

IKASTOLAKO EMAKUME LAN TALDEA

Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, ikastolako ikasleen “Emakume Lantaldeak” zenbait ekintza antolatu ditu indarkeriaren aurka bat egiteko. 

8:30etan ikastola osoan megafoniatik sirena hotsa entzun da eta aldi berean, lantaldeko hainbat kidek patioan “kazerolada” egin dute.

Pasa den hilabetean, talde honek ikasleen esperientzia anonimoak jaso dituzte: “Hitz edo egoera sexistaren bat pairatu duzu noizbait?” eta ikastolako gune desberdinetan kokatu dituzte. Horrela, gaurko egunenan DBH eta DBHO ikasleak pasilotik pasatzean kartel desberdinak irakurri dituzte, kontura daitezen ikaskideek zein esperientzia edo egoera jasan dituzten.

Ekintza amaieran ikasle guztiak patioan bildurik, manifestu bat irakurri da.

Jarraian, hainbat irudi dituzue ikusgai:

IMG 20241125 120012

IMG 20241125 120017

IMG 20241125 120021

IMG 20241125 114731

1732537935121

1732537935061

1732537935077

1732537935147

1732537935176

IMG 8381

IMG 8383

IMG 8396

AZAROAK 25

 

Gero arte Jokin

Gero arte Jokin.

Batzuetan, hitzak ez dira nahikoa izaten sentitzen duguna adierazteko. Halaxe gertatzen zaigu gaur Haztegi Ikastolan. Bat-batean joan zara, eta zure hutsunea oso sakona da.

Gure egunerokoan parte izan zara: harremanetan, irribarreetan, elkarrizketa xumeetan, geletan, pasabideetan, bileretan,... Zure lanak eta konpromisoak izugarrizko arrastoa utzi du gure komunitatean.

Hezkuntza komunitate batek pertsonen bidez hartzen du benetako zentzua. Eta pertsona batzuek, ia konturatu gabe, bihotzetan lekua egiten dute. Zu Jokin, horietakoa izan zara. Zure gertutasuna, eskuzabaltasuna eta eguneroko keinu txikietan agertzen zenuen gizatasuna gurekin geratuko dira.

Gaur tristura sentitzen dugu, baina baita eskertza sakona ere: gure bidean parte hartu duzulako, gurekin lan egin duzulako eta gure komunitatea aberastu duzulako.

Haztegi Ikastolatik besarkadarik beroena bidali nahi diegu bere familiari, lagunei eta gertuko guztiei. Une zail hauetan gure maitasuna eta babesa helarazi nahi dizkiegu.

Zure argia gure artean bizirik mantenduko dugu.

Agur eta ohore, Jokin. 

Copia de Nieves Gonzalez beti gogoan

Gipuzkoa Basketeko jokalariak Haztegi Ikastolan izan dira

Gaur Gipuzkoa Basketekoak izan dira Ikastolan, DBH2ko ikasleekin. Euren esperientzia kontatu digute eta kiroltasunez jokatzearen garrantziaz aritu dira.
Gainera, igandeko partidura gonbidatu gaituzte, taldea animatzera. 
 
Eskerrik asko eta zorte on! 
 
IMG 20221215 WA0002

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketa

Gaur goizean LH eta DBHko ikasle batzuk Zumarragako Zelai Aristi aretoan izan dira Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.
Sormena dantzan jarri ondoren, lan politak burutu dituzte eta DBH 1-2 kategorian Irune Azpeitiak bigarren saria lortu du.
 
Bejondeizuela!
Hona hemen hainbat irudi:
IMG 7415 4
 IMG 7419
IMG 7429
 
IMG 7430

GnatZinema 2021 | DBH2

DBH2ko ikasleek Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) GnatZinema 2021 Natura eta Ingurumenaren Zinema Erakustaldiaren harira antolatutako bideo-lehiaketan parte hartu dute. 

Greba Orokorra - Martxoak 17

Martxoaren 17an, asteartea, Haztegi Ikastolako Langileok “Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko,” Greba Orokorraren deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.

Ondorioz, ezingo dugu ikasleen beharrei erantzun. Hala ere, Ikastolak zerbitzu minimoak eskainiko ditu.

Barkatu eragozpenak.

Haztegi Ikastolako Langileria

Greba Orokorra - Urriak 15

Urriaren 15ean, asteazkena, Haztegi Ikastolako Langileok “Palestinako egoera salatzeko” Greba Orokorraren deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.

Ondorioz, ezingo dugu ikasleen beharrei erantzun.

Hori dela eta, gainontzeko zerbitzuak (garraioa, zaintza, jangela eta eskola kirola) bertan behera geldituko dira.

Ikastolak zerbitzu minimoak eskainiko ditu.                                                

Barkatu eragozpenak.

Gu Ikastola, Biharko Herria Eraikitzen - Material Eskaera berria (Abendua)

Aurtengoan ere, Ikastolen Elkarteak ikastolen aldeko merchandising berria kaleratu berri du.
Aurtengo matrikula kanpainaren leloa, "GU IKASTOLA, BIHARKO HERRIA ERAIKITZEN" izango da. 
"Gu ikastola" leloa erabiliz matrikulazio kanpainari lotuta sortu dugun material promozionalak arrakasta handia izan du ikastola mugimendu osoan, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik, zuen parte-hartzea ezinbestekoa izan baita material honen sustapenean. Aurtengo ikasturtean, material berria ere sortu da eta nahi izanez gero eskaera egiteko aukera izango duzue.
 
Eskaera egiteko azken eguna: Abenduak 12, osteguna.
Interesa izanez gero, bete ondorengo galdetegia.
*Oharra: Prezioei BEZ-a gehitu behar zaie.

MATERIAL ESKAERA EGIN

 

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.