Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Haztegi Ikastolan.
Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …
Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutu ditugu ikasle guztien inplikazioarekin, hala nola, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa, pregoiaren irakurketa, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...
Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan?
Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:
Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.
Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin, musika nahiz filmak oparituz.
Etxean ditugun tablet, telebista, mugikor eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko aplikazio, joko eta programak aukeratu.
Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!
Gure ikasleek ekintzaile-erabakitzaile ezaugarria etengabe bizitzen dituzten esperientzi desberdinen bidez garatzen ari dira. Eta horretan laguntze aldera, aurreko astean Zubietako Naturklima ezagutzen aritu ziren LH6koak.
Egungo aldaketa klimatikoa gizartearen kezka nagusietako bat izanda eta horren kontzientzia hartzeko helburuarekin, bisitan zehar 6R-ak ezagutu zituzten: berriro diseinatu, gogoeta egin, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu. Gainera, etxean birziklatzen ditugun hondakinak egiten duten prozesua ikusteko aukera izan zuten.
Horren lanketan sakontzeko, oso dinamikoa eta esanguratsua izan zen tailer bat egin zuten denon artean.
Ondo pasatzeaz gain, egunerokotasunean gure lur planeta zaintzeko aholkuekin bueltatu ziren etxera. Orain, bakoitzak lanketa guzti hori praktikan modu arduratsuan martxan jartzea helburu izango du.
Como cada año, Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldea ya tiene lista su oferta para el verano de 2024.
Las colonias de verano que organiza ZIRIMOLA se extienden por toda Euskal Herria y, con los niños y niñas en el centro, promueven los siguientes valores educativos: son participativas, están compuestas por conjuntos de actividades para disfrutar y aprender de la naturaleza, tienen una visión inclusiva y ciudadana, y son, ante todo, euskaldunes.
Haur eta nerabeetan mugikorren erabilera arduratsua sustatzeko taldea zabalik dago, ekimen honetan parte hartu nahi duten Legazpiko pertsona guztientzat.
Haur eta nerabeen artean gailu mugikorren gehiegizko erabilerari buruzko kezka gero eta handiagoa denez, Legazpiko udalak, hainbat kolektiboren laguntzarekin batera, ekimen komunitario bat abian jartzea erabaki du, teknologiak familien ongizatean duen eraginari buruz kontzientziatzeko. Udalak, familiek, merkatariek/ostalariek eta hiru ikastetxeetako arduradunek osatzen dute momentuz taldea, eta haur eta nerabeen artean mugikorren, tableten eta bestelako gailu teknologikoen erabileran praktika osasungarriagoak eta arduratsuagoak sustatzeko asmoa du. Gainera, mugikorraren erabilera goiztiarrak dituen arriskuen inguruan herritarrak kontzientziatu nahi ditu.
Nola parte hartu Altxa burua Legazpin
Taldea zabalik dago ekimen honetan parte hartu nahi duten Legazpiko pertsona guztientzat. Bilerak toki publikoetan egingo dira, gurasoak eta seme-alabak errazago joan daitezen. Gainera, udalak ikastetxeekin eta merkatari/ostalariekin elkarlana egin nahi du, taldearen irismena zabaltzeko eta, horrela, interesa duten familiei baliabide gehiago eskaintzeko. Mugikorraren erabilerari buruzko diagnostiko batekin hasiko gara, egoera nolakoa den jakiteko eta ikasturte honetarako plan bat diseinatzeko.
Taldearekin bat egin nahi duten pertsonek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek formulario hau bete dezakete eta ekimen hau hurrengo asteetan nola garatuko den informazio gehiago jasoko dute.
Badatorrela "Haurren aurrean, helduok heldu" ekimena! Azaroaren 22an emango zaio hasiera ariketa honi eta motorrak berotzen joateko, ipuin labur-laburren lehiaketa bat antolatu da Legazpin. Oraingoan helduen eta haurren arteko hartu-emana izango da erdigunea, beraz, animatu eta parte hartu!
Azken egunetako albisteak ikusi eta gero, beste hogeita hamar urtez hizkuntza ereduei eutsiko zaien arriskuaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako Hezkuntzak euskara gehiago behar du kanpainaren sinadura bilketak bultzada berri bat behar duela iruditzen zaigu.
Urriaren 15ean bukatuko da sinadura bilketa, eta denon artean azken esfortzua egitea beharrezkoa dugu. Ikastolaren batek oraindik kanpainari heldu ez badio, edota oraindik komunitate osora iritsi ez bada, zabalpena egiteko aukeran da oraindik.
Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Kontseiluak, bere azkeneko bileran, kanpaina honekin bat egitea erabaki zuen eta berau ikastoletan zabaltzea eta ikastolak kanpainan parte hartzera animatzea.
Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:
Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Ikastolen Elkartearekin, horretarako izendatu duten arduradunarekin: Koldo Aldabe: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 688 609 233
Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, Martxoko 11-15 astean zehar janari bilketa aurrera eramango da.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Grezian, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen diete. Baldintza zaurgarrienetan bizi diren pertsonei, janari bero eta elikagarria eskaintzen die.
Jasotzen duten babesa, guztiz ezinbestekoa da beraien helburua bete ahal izateko: sukaldean egunero 3.000 otordu kozinatzea eta horiek kanpamenduko pertsona errefuxiatuen artean banatzea. Jasotako baliabideak Lesboseko sukaldeko biltegira bidaltzen dituzte. Tokiko hornitzaileei produktu freskoak, barazkiak, fruta eta haragia erosten dizkiete, menuak osatzeko eta janariaren nutrizio-ezaugarriak hobetzeko asmoz.
“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”
Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira IkastolakoIdazkaritzan eta Latxartegin:
ARROZA LUZEA
PASTA
GARBANTZUK
BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.
Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.
Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, MARTXOAREN 23tik-27ra bitarteko astean janari bilketa aurrera eramango da.
Zaporeak elkartetik esaten digute: “2025 urtea, 800.000 anoa prestatzearen poztasunarekin itxi genuen. 800.000 errefuxiatuk zuen maitasuna eta elkartasuna sentitu dute janari aberats baten bidez. Ez dugu hitzik. Eskerrik asko. Zuek gabe ,hau ez zen posible izango.”
Helburu hori lortzeko iaz, Legazpiarrok gure elkartasun aletxoa ere jarri genuen. Aurten dauden beharrei aurre egiteko berriz ere gure laguntza behar dute. Horregatik Hotz Legazpik aurrera eramango dugun elikagai bilketan parte hartzera animatzen zaituztegu.
“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”
Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira IkastolakoIdazkaritzan eta Latxartegin:
ARROZA LUZEA
PASTA
GARBANTZUAK
BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
DILISTAK
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.
Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.
Azken urteetan Haztegi Ikastolan jardun diren hainbat ikasle elkarrizketatu ditugu beraien esperientziak entzuteko asmoz.
Hala nola, ikastolak beraien ibildidean zertan lagundu dien jakiteko eta bakoitzaren helburu pertsonal zein profesionalak ezagutzeko. Guztira, 5 elkarrizketa ikusteko aukera izango duzue.
Oraingo honetan, 3.atala duzue ikusgai. Bertan, ikasle ohia izan den Ane Beloki dugu protagonista.
Azken urteetan Haztegi Ikastolan jardun diren hainbat ikasle elkarrizketatu ditugu beraien esperientziak entzuteko asmoz.
Hala nola, ikastolak beraien ibildidean zertan lagundu dien jakiteko eta bakoitzaren helburu pertsonal zein profesionalak ezagutzeko. Guztira, 5 elkarrizketa ikusteko aukera izango duzue.
Oraingo honetan, 4.atala duzue ikusgai. Bertan, ikasle ohia izan den Nahia Martin dugu protagonista.
Haztegi Ikastolak doluminik zintzoenak adierazi nahi ditu Nieves González kide ohiaren heriotzagatik. Urte askoan zehar gure komunitateko partaide izan da, eta bere lana, prestutasuna eta konpromisoa eredugarriak izan dira guztiontzat.
Nieves beti izan da pertsona atsegin eta hurbila, laguntzeko prest egon dena eta eguneroko bizitzan poza eta alaitasuna zabaldu dituena. Bere lanerako gogoa eta lankideekiko maitasuna gure oroimenean geldituko dira betiko.
Haztegi Ikastolako hezkuntza komunitate osoaren izenean, gure doluminik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu bere senideei, lagunei eta gertuko guztiei.
Un año más venimos a llamaros a la puerta. Necesitamos vuestra ayuda. Partiendo de Hotz Legazpi, durante la semana 11-15 de marzo se llevará a cabo la recogida de comida.
Zaporeak es una asociación sin ánimo de lucro que ofrece comida digna a los refugiados que llegan a Europa. En Grecia preparan comida a los refugiados en cautividad en los campos de refugiados de Lesbos. A las personas que viven en condiciones más vulnerables, les ofrece una comida cálida y nutritiva.
La protección que reciben es absolutamente imprescindible para cumplir su objetivo: cocinar 3.000 comidas diarias en la cocina y repartirlas entre las personas refugiadas del campamento. Los recursos recibidos son enviados al almacén de cocina de Lesbos. A los proveedores locales les compran productos frescos, verduras, fruta y carne con la intención de complementar los menús y mejorar las características nutricionales de la comida.
"Cocinamos en coherencia con sus raíces, respetando dignamente sus derechos y costumbres culturales."
Para dar respuesta a sus necesidades, se recogerán en la Secretaría de la Ikastola y en Latxartegi:
ARROZ LARGO
PASTA
GARBANZOS
ALUBIAS SECAS (sin cocinar)
Objetivo UN ESTUDIANTE, UN KILO. Vuestra participación es imprescindible.
Cada uno aportando lo que pueda, llenamos de solidaridad el almacén que tiene el sabor.
Errigorak abiatu du dagoeneko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka udaberriko kanpaina Eutsi gureari! goiburupean.
Atzo hasita, martxoaren 13ra arte egin daitezke eskaerak Errigora.euswebgunean edo tokian tokiko Goierriko eskari tokietan. Eskariak apiril bukaeran edo maiatz hasieran banatuko dituzte.
Aurtengo Lakargo (Nafarroa) Lezaun upategian egin dute kanpaina hasierako ekitaldia. Kanpaina sustatzeko argitaratu duen txostenean ematen ditu Errigorak auzolan erraldoiari buruzko xehetasunak.
Eskaintza Azken urteetako eskema errepikatuko du Errigorak aurtengoan ere: urte guztirako eskaerak egitea da planteatzen dutena eta, hortaz, oliba-olio birjina estra bidoi handietan eskainiko dute eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan; arroza izan ezik, 6ko lotetan banatuko baita.
Berrikuntzak
Ardo bereziak. Lote honetan Errigoran parte hartzen duten upategietako ardo bitxien aukeraketa bat aurki daiteke: sulfitorik gabeko ardoak, ardo onduak izan gabe frutaren freskotasuna eta egur-ukitua mantentzen duten ardo erdionduak, beratze karbonikoko ardoak… Azken batean, ekonomikoa izan arren, berezia den ardo sorta bat.
Ardo gorenak. Lote honetan ardoen lan-ildo klasikoan murgildu da Errigora. Eta bertan, ardo onduak aurki daiteke, dedikazio handiagoa behar duten elaborazio luzeko ardoak.
Babarrun gorriak. Aurtengo eskaintzan ere babarrun gorriak aurki daitezke, ekologikoak eta konbentzionalak.
Kanpainaren funtzionamendua
Eskaera epea. martxoaren 13a baino lehen egin behar dira.
Eskaera egiteko bidea. Aurten webgunea izango da eskaerak jasotzeko bide nagusia: Errigora.eus. Hala ere, telefono bidez ere egin ahal izango dira eskaerak. Hegoaldetik deitzeko +34 848 87 12 23; Ipar Euskal Herritik, oordea, +33 532 09 35 45.
Eskaerak jasotzeko. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzte eskatzaileek produktuak bakoitzaren herrian, eskaera egitean aukeratutako gunean, zehaztutako egutegi eta ordutegian.
Ordaintzeko. Online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da. Bestela, dena batera ordain daiteke, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan.
Ikastolen mugimenduak zazpi ikastola eta proiektu lagundu ditu Elkartasun Kutxaren bitartez. Ikastolen Elkartearen Batzar Nagusia ere egin dugu, eta aurrekontuak eta ikasturteko kudeaketa plana onartu ditugu.
Ikastolen mugimenduko bi Europar Kooperatiben Batzar Nagusiak egin dituzte, Zumaian. Elkartasun Ikastolen batzarrak 1,1 milioi euro banatu ditu Elkartasun Kutxaren laguntza eskatu duten ikastolen artean. Ikastolen Elkarteko batzarrak berriz, ikasturte honetako kudeaketa plana eta aurrekontuak onartu ditu. Bi batzarrak Zumaiena ikastolan egin dira.
Elkartasuna da Ikastolen mugimendua ezaugarritzen duen elementu nagusietako bat. Elkartasun ekintza erraldoia, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak urtero aurrera eramaten duena. 115 ikastolek osatzen dugu Ikastolen Elkartea, bai eta Elkartasun Ikastolak elkartea ere, eta guztiok hartzen dugu gure gain zailtasunak dituzten Ikastolek ere aurrera egiteko erantzukizuna.
Aurtengo ekitaldian, hauek izan dira babestu ditugun proiektuak: Nafarroako Argia (Tutera) eta Ibaialde (Lodosa) Ikastolak, Iparraldeko Kattalin Elizalde Kolegioa (Senpere), Lizeo berrirako proiektua (Donapaleu) eta Ikastolen Etxea (Kanbo), Bizkaiko Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi) eta Gipuzkoako Zubimusu Ikastola (Amasa-Villabona/Zizurkil). Laguntza hauek inbertsio edota mailegu moduan eman ditugu, eta orotara 1.094.072 euro eman ditugu.
Argia Ikastola: Inbertsioa. Ikastolaren maileguei aurre egin eta defizita estaltzeko.
Ibaialde Ikastola: Inbertsioa. Egin dituzten inbertsioetarako eta egitura gastuetarako
Lizeoaren hedapena (Donapaleu): Inbertsioa. 2027an dago aurreikusia Donapaleuko Lizeoak ateak irekitzea. Elkartasun Kutxak haren finantzaketak lagunduko du.
Kattaliln Elizalde Kolegioa: Inbertsioa. Ikastola berria egiteko beharrezkoa izan den finantzaketan laguntzeko.
Bihotz Gaztea Ikastola: Mailegua. Egin dituen inbertsio handiei erantzuteko.
Zubimusu Ikastola: Mailegua. Ikastolaren berehalako altxortegi-beharrak estaltzeko eta ezusteko itzulketa-ordainketari aurre egiteko.
Ikastolen komunitatea osatzen dugun guraso eta langileek Ikastolen mugimenduari eta, ondorioz, Euskal Hezkuntza Nazionalari egindako elkartasun-ekarpena da hau. Beldurrik gabe esan dezakegu ez dagoela Euskal Herrian horrelako elkartasun-ekintzarik. Horixe gara Ikastolak, elkartasunean eta kooperazioan aritzen den komunitate sendoa.
Elkartasun Kutxak bere funtzioa bete ahal izateko ezinbestekoa da erantzukizunez jokatzea, bai egiten diren eskaeretan eta baita jasotako diruaren kudeaketan. Elkartasun Kutxaren oinarria, gaur gaurkoz, ikasle kopurua da, ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren araberako ekarpena egiten baitio Elkartasun Kutxari, eta jakina da bilakaera demografikoaren ondorioz Elkartasun Kutxaren diru-sarrerek beheranzko joera izango dutela datozen urteetan. 2025-2026 ikasturtean Ikastolok 803.684 €ko ekarpena egin diogu Elkartasun Kutxari.
Artezkaritza Kontseiluak Elkartasun Ikastolak Kooperatibari egin dion proposamenean eta Batzarrak berretsitakoan, berriz, jarritako dirua baino gehiago banatzea erabaki da. Batzarrean esan den moduan, Ikastolok urte batez egin dezakegun ariketa da hau, baina ezin da ohiko bihurtu. Izan ere, Elkartasun Kutxak jasotzen duena baino gutxiago banatu beharko luke gerta daitekeenari erantzuteko funts bat sortzeko.
Euskal Herriko Ikastolak EKEren Batzar Nagusia
Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiaren aurretik egin da, bestalde, Euskal Herriko Ikastolak EKEren urteko Ohiko Batzar Nagusia. Aurreko ekitaldiko kontuak onartu dira, bai eta aurtengo ikasturteko aurrekontuak ere. Guztira 8 miloi euroko aurrekontua izango du Ikastolen Elkarteak ekitaldi honetan, eta kontuak parean amaitzea aurreikusi da. Aurkeztu den kudeaketa planean, berriz, hauek izango dira ildo nagusiak:
Hezkuntza: Aholkularitza pedagogikoa diseinatzen bukatzea eta bost ikastolatan pilotatzea; ikaskuntza eredu berria diseinatzea, ekoiztea eta integratzea; marko teknopedagogikoa definitzea; Ongizate taldea antolatzea eta lan-ildoak planifikatzea; prestakuntza birdiseinatzea eta prozesatzea; Euskal Curriculuma eguneratzea.
Euskara eta euskal kultura: murgiltze programa aberastu eta ikastolaratzea; murgiltze eredua eguneratzea; B2 neurketa sistema pilotatzea; kultur plazak aktibatzea.
Digitalizazioa: burujabetza teknologikoaren bide-orria definitu eta abiaraztea.
Enpresa: Ikastolen Elkarteko Zuzendaritza Taldea indartzea; Ikastolen Elkarteko bideragarritasun ekonomikoa bermatzea; Ikastolen Elkartea berrantolatu eta egiteko modua sistematizatzea.
Aisialdia: Aisia Marko orokorra Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren baitan eguneratzea eta aisialdi eskaintza horren baitan garatzea; ekintza ludikoak burutzeko askotariko baliabideak eskaintzea.
Ikastolak: Ikastolen arteko lankidetzak indartzea; Ikastoletarako finantza eta lan aholkularitzak antolatzea.
En Haztegi Ikastola nos hemos sumado al Día Mundial sobre la Concienciación del Duelo Perinatal.
Para ello, primero hemos trabajado el tema en las aulas a través de un vídeo, impulsando conversaciones entre ellos. A continuación, los alumnos han querido poner su grano de arena con esta iniciativa decorando varios rincones de la ikastola.
En esta 20 edición también contamos con la colaboración de los tres centros escolares de Legazpi, Domingo Agirre, Haztegi ikastola y Olazabal institutuaLamentablemente, los ríos siguen siendo objeto de la contaminación, generando un impacto directo en la supervivencia de los ecosistemas asociados a estos, incluido el medio marino, provocando grandes pérdidas económicas y medioambientales. Legazpi no se escapa de este fenómeno.
Es vital que tanto las administraciones públicas como la ciudadanía en general sigamos colaborando de manera conjunta en la protección y regeneración de estos espacios. Y en ese marco es en el que ubicamos el Erreka Eguna. Es un llamamiento a la sensibilización y al cuidado de nuestro medioambiente.
La celebración del Erreka Eguna de este año la hemos querido potenciar con dos iniciativas:
1- Renovación de los dos paneles informativos sobre la biodiversidad del río Urola (Plazaola y Mirandaola). La renovación de los paneles se ha realizado con dos objetivos:
Actualizar la imagen y darle un toque más moderno
Resaltar la importancia de nuestro comportamiento (corresponsabilidad) sobre el estado ambiental del río. En la medida que el río esté limpio favoreceremos su buen estado tanto para la biodiversidad como para nuestro disfrute.
2- Legazpi se ha adherido a la campaña europea Let's Clean Up Europe
Se trata de una campaña que se realiza en toda Europa. Esta campaña está promovida por la Semana Europea de la Prevención de Residuos (EWWR) con el objetivo de sensibilizar a la ciudadanía, mediante la realización de acciones de limpieza en su entorno, de la importancia de mantener un suelo saludable y libres de residuos ya que es fuente de numerosos servicios para las personas y el medio ambiente.
Así, en esta edición tomarán parte en torno a 70 legazpiarras: alumnas-os de los tres centros escolares, familiares y personas que se han inscrito en el Ayuntamiento.
El acto comenzará a las 9.30 de la mañana donde los-as participantes se dividirán en grupos. A cada uno de ellos se le asignará una zona del río y el material necesario para la limpieza. Al finalizar se procederá a pesar todo lo recogido y la basura se dejará en la plaza durante una semana, a fin de que los-as cuidadanas-os sean conscientes de toda la basura que es arrojada a nuestro rio. El acto finalizará con un hamaiketako de manos de la asociación Kattagorri, junto al ayuntamiento, donde no faltará el queso, chorizo y bebida.
Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2024an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa. Erabaki garrantzitsua da, eta nahiko genuke ziurtasunez eta ilusioz hartzea. Horretarako biderik egokiena da Ikastola barrutik ezagutzea, beraz, zatoz bisita egitera!
MATRIKULA EPEA
Otsailaren 2tik 13ra.
ORDUTEGIA
08:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
Izen-ematea galdetegia betez (ONLINE: Ikus 7. Matrikulazio bilerak atala) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke. Azpian duzuen izen-emate orria deskargatu dezakezute ere, ondoren idazkaritzan entregatuz.
Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2024an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa. Erabaki garrantzitsua da, eta nahiko genuke ziurtasunez eta ilusioz hartzea. Horretarako biderik egokiena da Ikastola barrutik ezagutzea, beraz, zatoz bisita egitera!
MATRIKULA EPEA
Otsailaren 2tik 13ra.
ORDUTEGIA
08:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
Izen-ematea galdetegia betez (ONLINE: Ikus 7. Matrikulazio bilerak atala) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke. Azpian duzuen izen-emate orria deskargatu dezakezute ere, ondoren idazkaritzan entregatuz.
Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
Lamentablemente, los ríos siguen contaminados y tienen un impacto directo en la supervivencia de los ecosistemas asociados a los ríos, incluido el medio marino, causando pérdidas económicas y medioambientales. Legazpi no escapa de este fenómeno.
Es imprescindible que las administraciones públicas y la ciudadanía en general sigan colaborando para proteger y restaurar estos espacios. Y en ese marco situamos el Erreka Eguna. Es una llamada a cuidar y sensibilizar nuestro medio ambiente.
Este año celebraremos el día de Erreka Eguna, el 27 de septiembre (Fecha límite de inscripción, martes 23 de septiembre).
Por lo tanto, el plazo de inscripción ya está abierto. Para ello tenéis tres opciones:
En la escuela Olamendi, en el instituto y en Haztegi Ikastola (secretaría).
Ayuntamiento de Legazpi - Telf: 943 737030
En la página web del Ayuntamiento de Legazpi, rellenando el formulario: INSCRIPCIÓN - FORMULARIO
El acto dará comienzo a las 9:30 de la mañana y los participantes se dividirán en grupos. A cada uno de ellos se le asignará una zona del río y el material necesario para la limpieza. Al finalizar se pesará todo lo recogido y la basura se depositará durante una semana en la plaza para que sean conscientes de toda la basura que se tira a nuestro río. El acto finalizará con un hamaiketako junto al Ayuntamiento para degustar queso, chorizo y bebida.
OBSERVACIONES:
Para saber cuál es tu equipo de limpieza, consulta www.legazpi.eus el jueves 25.
Trae ropa y calzado adecuados para andar por la orilla del río. Los guantes y las bolsas de basura serán colocados por el ayuntamiento.
Si quieres traer ropa de repuesto o zapatos, podrás dejarlos en el mercado.
DEPURADORA DE BARRENDIOLA
Como novedad, hemos organizado una visita guiada a la depuradora de Barrendiola para quienes participen en la limpieza del río en el Erreka Eguna. En esta visita, el técnico de la depuradora nos mostrará cómo se depura el agua del embalse antes de llegar a nuestras casas.
La visita es gratuita y el Ayuntamiento habilitará un autobús para acudir a la depuradora.
Este domingo, 9 de marzo, organizado por Atzegi, se celebrará el XIII Legazpi Kirola Elkarrekin. Nos juntaremos más de 500 deportistas.
Haremos baloncesto, fútbol, natación, bolos, zumba, ciclo indoor, senderismo y pala en inclusión.
Participarán varios equipos de Legazpi, con la participación de Izadi Zaleak Mendi Taldea en la salida montañera. Esta salida partirá del embalse de Barrendiola, a las puertas del parque natural de Aizkorri-Aratz, para acercarse al monte Beain. Durante el recorrido recorreremos hermosos robledales y hayedos, mientras disfrutamos de los colores primaverales que se nos acercan por estas fechas.
SALIDA: 9:30 Polideportivo Bikuña
Volvemos desde el polideportivo Bikuña en autobús hasta el pantano de Brinkola y para comer y disfrutar de la comida de hermandad. Inscripción el jueves de 18:30 a 19:30 en Izadi Zaleak Mendi Elkartea