Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

Batxilergoko Aurrematrikula - Bilera

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

DBH4ko ikasleen gurasoek bilera izango dute gaur arratsaldeko 18:00etan Haztegi Ikastolako areto nagusian.
Bertan, Haztegi Ikastolak eskaintzen dituen Batxilergoko ibilbideen berri jasoko dute.
 
Bertan ikusiko garelakoan, 
 
IMG 1473

Eskola Kirola - Martxoaren 26ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – MARTXOAren 26ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 26

Udaberriarekin batera, ikastolako kamiseta kalera! - Salmenta egunak

UDABERRIAREKIN BATERA, IKASTOLAKO KAMISETA KALERA!

?Datorren ostegunean, martxoaren 31n, berriz ere ikastolako kamiseta, poltsa eta motxilak saltzen egongo gara.
? EGUNA: martxoak 31, osteguna
⏰ ORDUTEGIA: 16:30-17:30
? LEKUA: bulego gunea (Idazkaritza ondoan)
? PREZIOA: Kamisetak helduak 15€, Kamisetak haurrak 12€, Poltsak 8€
 
Ostegunean ezin bazarete gerturatu, aurrerantzean izango duzue kamiseta lortzeko data berrien berri.
ona
3
2

LH5eko ikasleak Zarauzko Igerain Aterpetxean izan dira

Aurreko astean, LH5eko ikasleak Zarauzko Igerain Aterpetxean igaro zituzten 3 egun.

Bertan, itsasasertzeko ekosistemarekin lotutako hainbat ekintza burutu zituzten: aparejua egin eta arrantzatu, Zumaiko San Telmo ermita eta Flyschak bisitatu, Zarauzko Inurritza biotopo babestuan oinezko ibilaldia egin zenbait azalpen entzunez…

Eguraldi txarra egindako uneetan ere asmatu genuen zerekin entretenitu, altxorraren bila nahiz zapi-zapi jolasekin primeran pasatu genuen.

ARGAZKI GALERIA IKUSTEKO: ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK

Copia de PHOTO 2022 03 22 14 44 39

Copia de PHOTO 2022 03 16 16 42 57

Copia de PHOTO 2022 03 16 15 40 38

Kilometroak 2022 - Bertso Afariak

Kilometroak 2022ko urteko egitarauaren barruan, Apirilaren 1ean, “Bertso afariak x 7” ekimena izango dugu:  egun berean, 7 bertso afari batera antolatu ditugu, 7 elkarte ezberdinetan. Hiru Ibarran, beste hiru inguruko herrietan (Belauntza, Leaburu eta Gaztelun) eta azkena Oreretan (Kilometroak 2023ren antolaketa beraien esku egongo baita). 

Hala, gonbidapena luzatzen dizuegu, bertsoaz, lagunarteaz eta bertako gastronomiaz gozatzeko. 

Gainera, bertako elikagai eta gastronomiari garrantzia eman nahi diogu eta hala, bertako elkarteetan prestatuko da ondorengo menua:

  • Gilda
  • Ibarrako txistorra berdea
  • “Irribarra” entsalada
  • Lumagorri oilasko izterra saltsa berezian.
  • Izaskungo Bizkaietxe gazta eta sagar dultzia. 

Eta hauexek dira elkarteak eta bertsolariak:

  • IBARRA (xepla elkartea): Jon Maia eta Maialen Akizu
  • IBARRA (deportiba elkartea): Onintza Enbeita eta Anjel Mari Peñagarikano
  • IBARRA (sendi ekintza): Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi
  • BELAUNTZA: Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar
  • LEABURU: Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo
  • GAZTELU: Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso
  • ORERETA (Ikastolako baserria): Haritz Mujika eta Amaia Agirre

Hemen ikus dezakezue ekimenaren kartela eta jarraian duzue sarrerak erosteko aukera:  https://kilometroak.eus/ekitaldi-izenematea

Animatu eta izena eman sarrerak agortu baina lehen!

kmk22 bertso afaria03 1

SORGINTXULO – LAKIOLAra IRTEERA (DBH-1 eta DBH-2)

Sorgintxulo Taldeak egonaldia antolatu du LAKIOLAn DBH-1 eta DBH-2ko ikasleentzat, apirilaren 1etik 2ra.

IZEN EMATE ORRIA

LAKOLA Kartela

Eskola Kirola - Martxoaren 19ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – MARTXOAren 19ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 19

Sorgintxulorekin Irteerak - Pazko astea eta Kanpaldia 2022

Pazkoa Astean ARANTZAko ATERPEAn egonaldia eta Udako KANPALDIA 2022 DBHko ikasleentzat, Sorgintxulo Aisialdi Taldearekin.

1. ARANTZAKO ATERPERA IRTEERA

ARANTZA ATERPEA KARTELA

2. KANPALDIA 2022 - TALVEILA (Soria)

KANPALDIA KARTELA

Udako Aisialdi Eskaintza - Ikastolen Elkartea

Urteroko moduan, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldeak 2022ko udarako eskaintza prest du.

Euskal Herri osoko haur, gazte eta nerabeek parte hartzen dute Zirimolako udalekuetan. Euskara ardatz izanik, ingurune naturalarekin errespetuan antolatzen diren egonaldiak dira.

Izen-ematea martxoaren 16tik maiatzaren 6ra arte izango da zirimola.eus atarian.

INFORMAZIO GEHIAGO

Haur eta gazteek merezi dutelako, udan ikusiko dugu elkar!

Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldea

ZIRIMOLA 2

Eskola Kirola - Martxoaren 12ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – MARTXOAren 12ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 12

ERRIGORA – "Oinak lurrean" Kanpaina

ERRIGORAko udaberriko OINAK LURREAN kanpaina martxoaren 10ean, jartzen da martxan.

Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak eska daitezke, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
 
ESKAERA: Online www.errigora.eus webgunean.
 
EPEA: MARTXOAren 10etik 30era
 
EE22kartelaRGB

PlayBack 2022 - Ikuskizuna bueltan da!

Ostiral honetan DBH4ko ikasleek emanaldi ikusgarria eskainiko dute Latxartegi aretoan.

  • NOIZ: Marxtaok 11, ostirala.
  • NON: Latxartegi Aretoan.
  • ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan.

Project Capture