Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

PlayBack 2022 - Ikuskizuna bueltan da!

Ostiral honetan DBH4ko ikasleek emanaldi ikusgarria eskainiko dute Latxartegi aretoan.

  • NOIZ: Marxtaok 11, ostirala.
  • NON: Latxartegi Aretoan.
  • ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan.

Project Capture

Haur eta Gazte Danborrada 2022

Maiatzaren 1ean egingo den HAUR eta GAZTE DANBORRADAn parte hartzeko, Legazpiko Udalak helarazi dizkigun izen-emate orriak eskuragarri jartzen ditugu.

Bi ohar/eredu desberdin daude:

  • HH-5etik LH-4ra bitartekoentzat

DANBORRADA HH5 / LH-1-2-3-4

  • LH-5etik DBH-2ra bitartekoentzat.

DANBORRADA LH 5-6 / DBH 1-2

 Epea: martxoaren 24a.

ANIMA ZAITEZTE!

Haurrentzako Zinema Latxartegi Aretoan

Martxoaren 13an, igandea, haurrentzako zine saioa eskainiko da Legazpin. Arratsaldeko 17:00etan Latxartegi Aretoan AINBO filmea ikusteko aukera izango dute haurrek, euskarazko bertsioan.

ainbo euskaraz 2022 03 13

Sinopsia:

Ainbo txikia Amazoniako oihanaren sakonean bizi da. Ama galdu eta bere herriko helduekin borrokatu ondoren, arkulari gazte honek bere herria gizon zuriaren botere suntsitzailetik salbatzeko bidaia bati ekingo dio. Bere bi gidari izpiritualek lagunduko diote, liztor txiki armadiloak eta kanpai tapir batek.

Gehiago jakiteko eta sarrerak erosteko: SARRERAK EROSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Trailerra:

 

Iparralden ere, azterketak euskaraz!

AZTERKETAK EUSKARAZ!
 
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, langile eta euskaltzaleak deitzen ditu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean eta 18an, ostiralez, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera.
 
 Baxoari dagokionez, gure ikasleek oraindik ez dakite zein hizkuntzatan egingo dituzten Batxilergoko Berezitasuneko bi probak eta Ahozko Handia. Abenduaren 14ko zirkularrak dio «proba batzuk» euskaraz aurkeztu ahalko direla. Baina, momentuz, ezezkoan daude, eta kezkatuta gaude Frantziako hezkuntza instituzioen jarrerarekin. Zirkular hori, aurrerapauso bat izan ordez, atzerakada bat izateko arriskuan da. Ezin dugu 30 urte atzera egin.
2019an, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) eta Frantziako Hezkuntza agintariekin hitzarmen bat sinatu genuen ikasleek azterketa hauek euskaraz egin ahal izateko. Hezkuntza agintariek, ordea, akordio hori berrinterpretatu egin nahi dute eta azterketak euskaraz egiteko aukera mugatu. Hitzarmena bete egin behar da, eta ikasle guztiek aukera izan behar dute Ahozko Handia euskaraz egiteko. Brebetari dagokionez, berriz, ez dugu onartuko beronen antolaketarako arazo teknikoen aitzakiarik. Bost hilabete barru izango dira probak, eta nahikoa denbora badago horien zuzenketa antolatzeko. Guretzako ez dago dudarik, azterketak euskaraz egiteko eskubidea dute gure ikasleek, eta Brebetan eta Baxoan ez badugu aurrerapausorik, beren eskubideak errespetatuak izan arte borrokatzeko prest gara.
 
 2022ko Brebeta eta Baxoaren inguruan Frantziako Hezkuntza agintarien erantzunaren zain gauden bitartean, agintari akademikoak zigorren bidez erantzuten ari dira. Iragan ekainean, hainbat irakaslek bat egin zuten ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearekin, eta frantsesez egindako Brebetako zientzietako azterketak zuzentzeari uko egin zioten. Bordeleko Akademiari jakinarazi zioten erabakiaren berri, zerbitzua antola zezan.
Baina legezko eskakizun horri, desobedientzia zibileko ekintza horri, sei hilabete berantago, azterketen zuzendariak, Bordeleko Akademiako Errektoretzaren izenean jarduten duenak, zigor ekonomikoekin erantzun dio: "Zuzenketara ez aurkeztea justifikatu gabeko huts egite bat” dela esan, eta irakasle horiei soldata atxikipen bat egin die. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu irakasle hauei, eta Bordeleko Errektorearen jarrerarekin dugun kezka sakona partekatu nahi dugu.
 
 Era berean, Iparraldeko ikastoletako guraso, langile eta ikasleei Euskal Herriko ikastola guztien elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu, eta erakutsi Frantziako hezkuntza agintariak ez direla ari Seaskaren aurka soilik, ikastola mugimendu guztiaren aurka baizik.
 
 Halaber, erakundeei, alderdi politikoei eta gainerako eragileei ere dei egiten diegu. Hau ez delako, arestian esan bezala, Seaskako komunitatearen aurkako erasoa bakarrik; hau, euskarari, euskal kulturari, euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa da. Ikastola guztiak bat eginda gaude eraso honi aurre egiteko, baina erakunde, alderdi eta gainerako eragileek ere badute erantzukizuna.
 
 Amaitzeko, euskal gizarteari ere dei egiten diogu, Seaskako komunitateak herritarren hatsa izan dezan, Frantziako Hezkuntza agintariak ohar daitezen ez dugula onartuko gure ikasleei azterketak euskaraz egiteko eskubidea ukatzea eta prest gaudela borrokatzeko gure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan arte.
 
Horregatik, dei egiten dugu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubideren alde ikastoletan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera. Azterketak euskaraz!
 
Azterketak euskaraz bannerra01 1

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, emakumearen eguna.

Gizarte modernoaren hastapenetatik emakumearen papera bigarren planoan geratu izan da. Argi dago gaur egungo egoera ez dela hainbat mende atzera emakumeak sufritu zuten bera. Duela mende batzuk emakumea objektu sexual bat besterik ez zen, gizonen ongizaterako baliabide soil bat. Gaur egun ordea, berdintasun maila egonkorragoa lortzeko borrokan gabiltza eta hezkuntza sisteman berdintsuago hezten dira haurrak. Ikaragarrizko aurrerapausoa eman da, zalantzarik gabe, baina argi dago oraindik asko dagoela egiteko.

Sare sozialen garai honetan, emakumeek txikitatik heuren itxura fisikoaren eta gorputzaren gainean jasaten duten gehiegizko presioa ikaragarria da, perfekzioz jositako kanon zorrotz bat ezartzen baita gizarteko esparru ezberdinetan. Benetan, hau al da guretzat nahi duzuena? Martxoaren 8an, emakumeak gizarte honetan betetzen duen papera aldarrikatu nahi dugu.

Garaiz gaude, datozen belaunaldiei etorkizun hobea eskaintzeko aukera dugu, eta eskaini egin behar diegu. Horregatik, garrantzitsua da antolatzea eta kontzientzia izatea emakumeen egoeraz. Hau ez da martxoan 8an soilik borrokatu beharreko auzia, eguneroko kontua da eta guztiok egin beharrekoa. 

IMG 3281

IMG 3296

 

Jolasak Sorgintxulorekin - Martxoak 12

Martxoak 12, larunbata, Jolasak Sorgintxulorekin Kultur etxean

Izen-ematea martxoaren 9ra arte Lehen Hezkuntzako 3., 4.eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolasetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, martxoak 12, 17.00etan Kultur etxean. Gutxi gorabehera 18:30ak aldera amaituko da ekintza.
 
Izen-ematea hurrengo asteazkenera arte egin daiteke, martxoak 9, arratsaldeko 15.00ak arte, On-line galdetegia betez edo herriko ikastetxeetako idazkaritzetan.
 
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.
 
image001

Eskola Kirola - Martxoaren 5eko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – MARTXOAREN 5eko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 5

Donostiako LILATOIA - Oharra

Honako honekin batera adierazi nahi dizuegu Lilatoia dela eta eskatu zenuten materiala jasotzeko aukera izango dezutela:

  • EGUNA: Martxoak 3, osteguna.
  • ORDUA: Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara.
  • LEKUA: Idazkaritza ondoko gelan.

Bertan izango gara zuen zai.

 

Jangelako Menua - Martxoa

Jarraian martxoko jangelako menua duzue ikusgai.

MARTXOKO MENUA

07 MARTXOA 2022

 

Inauteriak Haztegi Ikastolan - Argazki Galeria

Otsailaren 25ean, ostirala, INAUTERI DESFILEA ospatu genuen Haztegi Ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikasleek hartu zuten parte herriko kaleak alaitzeko asmoz. 

Eguraldiak langunduta, giro bikaina sortu zen Legazpiko Kale Nagusian zehar.

Bestetik, DBHko ikasleek iaz bezala gelaka egin zituzten ekintzak: sketch-ak, koreografiak, abestiak... Hona hemen egin duten bideoaren emaitza.

 

DESFILEKO ARGAZKI GALERIA -> ARGAZKI GALERIA IKUSI

Inauteriak 37

Inauteriak 10

Inauteriak 47

Izadi Zaleak – Raketa eta Ski Irteera (Formigal)

Urtero legez, Izadi Zaleak elkarteak Ski eta raketa irteera antolatu du martxoko lehen astebururako, martxoak 5 eta 6rako hain zuzen.

  • IZEN EMATE EPEA: Otsailak 24
  • NON? Astearte eta ostegunetan Izadi Zaleak elkartean, 18:30etatik 19:30etara.

Informazio gehiago, kartelean aurkituko duzue.

 

379da383 0534 4f86 874d 64d804e1e451

Haztegi Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia

HAZTEGI IKASTOLAKO OHIKO BATZAR NAGUSIA

  • EGUNA: 2022ko otsailaren 22an, asteartea.
  • ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian).
  • TOKIA: Legazpiko LATXARTEGI ARETOAn

GAI ZERRENDA

  1. Lehendakariaren agurra .
  2. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
  3. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa.
  4. 2020-21 Ikasturteko MEMORIA ( Gestio Memoria; balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegozkie, onespena.
  5. Artezkaritza kontseiluko kideen hautaketa.
  6. Zaintza batzordeko kideen hautaketa.
  7. Estatutuak Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legera, abenduaren 20kora, egokitzearen onarpena, hala badagokio.
  8. 2021-22 ikasturteko Gestio Plana.
  9. IKT-rako (informazioaren eta komunikazioaren teknologiarako) jarritako kuotaren berrikuspena eta, hala badagokio onespena.
  10. Galde-eskariak .

 

OHIKO BATZAR NAGUSIA - INFORMAZIOA