Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2022 - 2023 Ikasturtea

HAZTEGI IKASTOLAKO MATRIKULAZIO KANPAINA | 2022 - 2023 IKASTURTEA 

?MATRIKULA EPEA: Urtarrilaren 17tik urtarrilaren 28ra, urtarrilak 24 salbu.
⏰ORDUTEGIA: 8:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
?BILERA EGUNAK: Urtarrilaren 18an (euskaraz) eta 19an (gazteleraz).
      - GAIA: Haztegi Ikastolako proiektua eta funtzionamendua.
      - NON: Latxartegiko HH eremuan, Kultur Etxe ondoan.
      - ORDUA: 18:00etan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
      - ATE IREKIAK: Lan egunetan eta hitzordu bitartez, urtarrilaren 20tik 28ra (24ean ezik)
        Ordua: 10:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.
 
Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943731097 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!?
 
 
PUBLICIDAD PRENSA 2 2022

Jangelako Menua - Urtarrila

Jarraian urtarrileko jangelako menua duzue ikusgai.

URTARRILEKO MENUA

 

05 URTARRILA

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Gabon garaia gainean dugu                            

abendua badoanez

saia gaitezen tristurak ahaztu

ta barruak jazten pozez

Haztegi  garen ikasle_aita_ama

ta irakasleon partez

urte berri on ta Gabonetan

zoriontsu izan zaitez.

 

Urte osoan aritzen gara

lan egin eta ikasi

ta opor batzuk ez al ditugu

zuek eta guk merezi?

Gozatu orain etxekoekin

ta_haiek gozatu arazi

urte zaharra ondo agurtu

berria hobeto hasi. 

GABONAK ZUM

 

MARTIN PIPAS - OHARRA

Kaixo, lagunok: 

Hor al zaudete? Denok zaudete, eskerrak! Beldur nintzen! Izan ere, iazko zomorro gaizto hori gure inguruan dabil oraindik ere! Ah, baina ez dizuet esan nor naizen! Martin Pipas naiz, urtero garai honetan etortzen den zuen laguna. Gogoratzen? Zuen gutunak Olentzero eta Mari Domingiri eramaten dizkiona! Horixe!
 
Berriz ere iritsi da gutunak biltzeko garaia eta berriz ere iaz bezalaxe aritu beharko dugu. Gogoan al duzue nola egin genuen?
Iazko tranpa bera egingo diogu zomorro nazkante horri eta aurrekoan bezala emango dizkidazue gutunak. Ondoren, jakina, nik Olentzerori emango dizkiot. Urtero bezala, zuen desio eta nahiak beteko ditu eta denok jasoko ditugu gabonetako opariak gure etxeetan.
 
Gutunak ikastolan, Latxartegin (HH) eta udaletxean jarriko dudan postontzi batean utzi behar dizkidazue. Ez kezkatu, inork ez nau ikusiko postontziak jartzen. Nik handik jasoko ditut abenduaren 22an. Ez ahaztu ordurako bota behar duzuela zuen gutuna.
 
Olentzerok erabakita du dagoeneko nondik eta nola etorri. Iaz bezala arituko da. Eta, lasai! Erraz egingo du, bere magia erabilita guztion etxeetara sartuko da aurten ere.
Beraz, badakizue, hasi gutunak idazten. Ez ahaztu opariak jasotzeko txintxo-txintxo ibili behar duzuela eta Olentzerok mendiko etxetik den-dena ikusten duela.
 
AGUR ETA LASTER ARTE, MARTIN PIPAS.
 
 
HAZTEGI IKASTOLA 1

ESKOLA KIROLA – Abenduaren 18ko jardunaldia BERTAN BEHERA

ESKOLA KIROLA – Abenduaren 18ko jardunaldia BERTAN BEHERA

Bailarako hiru Udaletxeetako kirol teknikariek, Covid19aren ondoriozko egoera dela eta, aste honetako Eskola Kiroleko jardunaldia BERTAN BEHERA uztea erabaki dute.

Barkatu eragozpenak,

Eskola Kirola – Abenduak 18ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – ABENDUAK 18ko JARDUNALDIA

OHARRAK: 

  • 3 eta 4. mailakoak ARETO FUTBOLA egingo dute ur jokoen ordez.
  • Covid egoera dela eta azken orduko aldaketak egon daitezke.

JARDUNALDIA - ABENDUAK 18

ESKOLA KIROLA – Abenduak 11ko jarldunaldia BERTAN BEHERA

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi berri digunez, biharko (abenduak 11) Eskola Kiroleko jardunaldia BERTAN BEHERA geratzen da eguraldiagatik.

Barkatu eragozpenak,

 

Eskola Kirola – Abenduak 11ko Jardunaldia (ALDAKETAK)

Azken orduko ALDAKETAK egon dira. Honela gelditzen da biharko jardunaldia.

ESKOLA KIROLA – ABENDUAK 11ko JARDUNALDIA ALDATUTA

JARDUNALDIA (ALDAKETAK) - ABENDUAK 11

Eskola Kirola – Abenduak 11ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA – ABENDUAK 11ko JARDUNALDIA

 JARDUNALDIA - ABENDUAK 11

San Nikolas kantak

San Nikolas ekitaldia bertan behera gelditu bazen ere, LH5eko ikasleek gogotsu abestu dituzte kantak. 

 

"Haurren aurrean, helduok heldu" - Ipuin lehiaketa

Atzo, "Haurren aurrean, helduok heldu" ekimenaren amaiera ekitaldia ospatu zen Legazpiko Azokan. Bertan, ipuin labur-laburren lehiaketaren irabazleak ere jakinarazi ziren eta saria ikastolako ikasle diren Iker eta Xabier Gonzalezek eraman zuten, beraien ama Gurutze Arruabarrenarekin batera. Bejondeizuela!

Mila esker baita ere bertsolari zein aurkezle moduan aritutako ikastolako ikasleei ere. Eta nola ez, parte hartzaile guztiei ere!
 
Segi horrela!
 
image 6487327 5
 
image 6487327 6

Aniztasunean ere euskaldun - Euskararen eguna

Euskarak denok behar gaituenez, aniztasunean ere euskaldun Haztegi Ikastola.

Lorea Agirrek (2015) zioen bezala, «Auzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da». Hortan sinesten dugu ikastolan eta euskaraz harilkatzen da elkarbizitza egunerokoan. Horren lekuko gurera etorri berri diren ikasle hauen testigantzak: