Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

Azaroak 25 - Manifestua

Jarraian, Batxilergoko ikasleek gaurko egunean argitaratu duten manifestua duzue irakurgai.

AZAROAK 25

Aurten 2021eko azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria aldarrikatzeko bildu gara beste behin, azken urteetan egin dugun bezala. Azkeneko urteak zailak izan dira denontzat: etxeratzea, osasun krisia, krisi ekonomikoa, langabezia, etab. Egoera ekonomiko kritikoari eta horren ondorioei buruzko kezka, komunikabideetako, eta herritarren elkarrizketetako titular gehienak menperatu dituzte, genero indarkeriaren arazoa alde batera utziz. Genero-indarkeria arazo larria da, aurten ehun emakume baino gehiago hil baitira, baita haien seme-alabak ere.

Beraz, Haztegi Ikastolako ikasleok, inoiz baino ongietorri handiagoa egiten diogu azaroak 25 honi, beharrezkoa duen protagonismoa izan dezan. Modu honetan, desberdintasunaren eta mundu osoan emakumeek bizi duten menderatzearen muturreko egoera azaleratuz.

Ez da asmaturiko ezer, datuek hala diote. 2020an, 45 emakume hil zituzten beraien bikotekide edo bikotekide ohiek, aurreko urtean baino 10 gutxiago. 2021ean, dagoeneko 37 emakumeri genero-indarkeriak bizitza kendu die. Gainera, 24 adingabe umezurtz geratu dira indarkeriaren  ondorioz. 2003tik, erregistroak egiten hasi zirenetik, 1.118 dira jada genero-indarkeriaren ondorioz hildakoak. Estatistikei dagokionez, aurtengo urtean salaketak %77 igo dira iazko urteari begira, eta horrez gain 37 emakume izan dira hildakoak. Izan ere, indarkeria pairatzen duten emakume gehiengoak 31-50 urte bitartekoak dira eta 18 urtetik beherakoek jasaten dutenak tratu txarrak familiako kide batengatik jasotzen dituzte.

Gizonen eta emakumeen arteko indarkeria pertsonen bizitza pribatuan ezkutatuta egon da, eta dago. Are gehiago, emakumeek etxean jardun behar izan dituzten orduen ondorioz. Gure betebeharra, egun honetan eta urte osoan, arazo hau agerian jartzea da, ez baita gai pribatua, interes publikoko arazoa baizik. 

Irmo eta zurrun jardun behar dugu tratu txarren egileen aurkako borrokan, biktimei erabateko babesa eta laguntza emanez. Arduratsu  lan egin gizarte osoaren kontzientzia pizteko, indarkeria matxista eguneroko gaitza baita, gaitz endemikoa. Arazo global honen aurkako konpromezua hartu behar dugu. 

Indarkeria matxistaren indarra murriztu den arren ez da desagertu oraindik eta ez dirudi  desagertuko denik. Ez bagara elkarlanean aritzen, ezingo diogu hainbeste urtez iraun duen arazoari irtenbiderik bilatu. Gure arbasoek hasi zuten borrokari amaiera eman behar diogu. Ezin dugu gehiago atzeratu. Gure ondorengoek mundu justu batean bizitzea merezi dute.

 

25N

Eskola Kirola – Azaroak 27ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - AZAROAk 27ko JARDUNALDIA

 JARDUNALDIA - AZAROAK 27

Izazpi mendira irteera - Izadi Zaleak Elkartea

Larunbatean, azaroak 28an, Izadi-Zaleak elkarteak, mendi irteera bat antolatu du IZAZPIRA.

Izena emateko azken eguna BIHAR AZAROAK 24, ikastolako idazkaritzan edo Izadi Zaleak elkartean. 

 IZASPI

DYA Tailerrak

Aste honetan zehar DYA elkarteko kideak ikastolan izan dira Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Larrialdi baten aurrean nola jokatu behar dugun landu dugu eta eman beharreko pausoak ikasi ditugu.

Mila esker zuen ekarpenengatik!

HH2 2

 

HH2 5

 

HH2 6

Basque Culinary Center - Errezeta berriak jangelan

Datorren azaroak 24 eta abenduak 1ean bi plater berri sartuko dira Haztegi Ikastolako jangela zerbitzuan; Basque Culinary Center-ekin lantaldean egindako errezetak.

Hiruhileko honetarako garatu dugun proiektu berri bat partekatu nahi dugu zuekin; BCC Innovationen lankidetzarekin aritu gara (Basque Culinary Centerrek gastronomian duen zentro teknologikoa), eta azaroaren erdialdean jarriko dugu martxan. Innova Errezetak by Ausolan izenarekin, menuak berritzen hasi gara, proposamen osasungarri, nutrizional, deigarri eta mamitsu berriak lortzeko, hurbileko produktuak, tradizio gastronomikoak, testura berriak, zaporeak eta esperientzia gastronomikoak uztartuz.


Proiektua martxan jartzeko, hainbat errezeta aukeratu ditugu, eskola jangeletan ohikoak izaten direnak, eta, BCC Innovationekin batera, proposamen bakan, berezi eta pertsonalizatuak eskaintzeko oinarrizko estrategia berrikuntza dela iritzita, kosorkuntza proiektu bat garatu dugu, birformulazioaren bidez plater berri osasungarriak eta etxean erraz egitekoak prestatzeko.


Garatu diren lehen bi errezetak hauek dira:
      Arroz integral krematsua sasoiko barazkiekin
      Oilasko errea erromero eta limoiarekin su bizian erregositako barazkiekin eta patata erreekin


Plater berri horiek Euskal Autonomia Erkidegoko eskola jangelen eskura egongo dira, eta ikastetxe bakoitzaren esku utziko da errezeta gastronomiko berri horiek zuen menuetan sartzeko erabakia, eskola jangelei eboluzionatzen laguntzeko.


Gainera, proposamen guztiek errezeta berri bat eta bideo bat izango dituzte, pausoz pauso azaltzeko nola prestatu, zein diren elikagaien ezaugarriak edo zein den prestatzeko modurik onena, ahalik eta plater osasungarriena lortzeko.


Ekimena Ausolanen hezkuntza proiektuan kokatzen da, menu askotariko eta orekatuak diseinatzeko ahalegina indartzeko, tokiko osagaiak eta produktuak aukeratuz, plateren prestaketa eta lan egiteko modua jasangarriak izan daitezen ingurumenari eta inguruneari dagokienez.

Innova Errezetak - Ausolan

 

Eskola Kirola – Azaroak 20ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - AZAROAk 20ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - AZAROAK 20

 

"Haurren aurrean, helduok heldu" - Ipuin lehiaketa

Badatorrela "Haurren aurrean, helduok heldu" ekimena! Azaroaren 22an emango zaio hasiera ariketa honi eta motorrak berotzen joateko, ipuin labur-laburren lehiaketa bat antolatu da Legazpin. Oraingoan helduen eta haurren arteko hartu-emana izango da erdigunea, beraz, animatu eta parte hartu! 

Helduok dugu giltza!
 
 
Kartela lehiaketa

Ikastolak herriari jaialdia - Ikastolen Elkartea

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan ditugu ohikoak diren jai handiak ospatu.

Baina gure konpromisoa berretsi nahian, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien izenean, eta denen artean, itxiera orokor bat eman nahi diogu pandemiaren bigarren urte honi. Horretara, ikuskizun bikain bat antolatu dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. IKASTOLAK HERRIARI.

Beronen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eta jaietara etortzen diren herritar guztiei ere eskerrik beroena adierazi nahi diegu.

     - Data: 2021eko azaroaren 27a

     - Aretoa: Euskalduna Auditorium

     - Iraupena: 80 minutu

Eskola Kirola – Azaroak 13ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - AZAROAk 13ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - AZAROAK 13

 

Euskal jolasen festa Legazpin

Azaroaren 13an, larunbata, Euskal jolasen festa ospatuko da Legazpiko azoka gunean.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, famili giroan eta lagunartean gozatzeko aukera izango duzue.

Izen ematea ikastolako idazkaritzan edo online egin daiteke QR-aren bidez.

Izen ematearen azken eguna azaroaren 11, osteguna, izango da (15:00 arte).

KARTELA ETA IZEN EMATEA (QR)

Seaska egutegiak 2022

SEASKA EGUTEGIA 2022 Ikastolako Idazkaritzan SALGAI!

 

Eskola Kirola – Azaroak 6ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - AZAROAk 6ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - AZAROAK 6