Pasa den astean, Antton Iriarte Ikastolako ikasle-ohiaren bisita izan genuen. Musikaria da bera eta gaur egun Konposizioa ikasten ari da Iruñeako Kontserbatorioan. Berarekin harremanetan jarri eta elkarlanean LH1-2ko ikasleentzat saio bana antolatu genuen eta bideotxo hau duzue esperientzia berri horren emaitza.
Ikasleek eta irakasleok ere izugarri gozatu genuen, beraz errepikatzeko modukoa da!
A ze zortea gure ikasle izandakoak gurean berriz ere izateko aukera.
Ikastola denok garelako; izan gara, gara eta izango gara!
Honekin batera Gipuzkoan eskola kiroleko lehiaketei berriro ekitea onartzen duen Foru Agindua azaltzen dizuegu.
Beraz, bihartik aurrera astero (ostegunetan) asteburuari dagokion jardunaldiaren informazioa Ikastolako web orrian argitaratuko da.
Hainbat arrazoi ikastolakide izateko; topatu zureak!
Bertakoa, herrikoa delako
Herritik, herriarentzat eta herrirako sortutako proiektua da Ikastola. Denona eta denontzat, baita zuretzat ere.
Euskal Herrikoa delako
Muga administratiboez gaindi, Euskal Herri osoan hezkuntza euskalduna, eredu propioduna eta kalitatezkoa eskaintzen duten hezkuntza-erakunde bakarrak dira Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) ikastolak –AEKrekin batera–.
Gainera, EHIko ikastola guztiok parte hartzen dugun Elkartasun Kutxaren bidez sortze fasean, garapen fasean edota krisian diren ikastolak zein proiektuak laguntzen ditugu eta, besteak beste, laguntza horri esker daude martxan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ikastolak, zonalde horiek euskalduntzeko ezinbesteko tresnak.
Euskalduna eta euskaltzalea delako
Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako proiektu multikultural eta eleanitza garatzen du Haztegi Ikastolak. Horretarako sortu zen eta horretan jarraituko du. Ikasleek euskaraz bizitzeko behar dituzten giroa eta bitartekoak eskaintzen ditu Haztegi Ikastolak.
Jasangarria delako
Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea da Haztegi Ikastolaren helburuetariko bat. Horretarako, Eskola Agenda 21en jarraipena den Eskola Agenda 2030 proiektua dugu martxan. Haztegi Ikastolak bere Eskola Agenda propioa izan arren, Urola Garaiko beste ikastetxe guztiekin batera Tokiko Agendan parte hartzen du, guztien artean hitzartutako gai edo ingurumen-alderdi bat aztertuz eta udalari hobetze-proposamenak helaraziz.
Ikaslea jartzen duelako erdigunean
Haurren jakin-min eta senetik abiatuta, jakitearen paradigmatik egitearen eta erabiltzearen paradigmara egin du jauzia Ikastolak. Izan ere, Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsonaren garapen integralaz arduratzea baizik. Haur eta gazteak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen dira, aurrera egiten ikasteko. Horretara bideratuta daude profesionalen lana zein Ikastolako eraikin eta espazioak.
Eraldatzailea delako
Jendartearen beharretara egokitutako pedagogia-eskaintza eraldatzaile eta berritzaileak garatzen ditu Ikastolak, teknologia eta bitarteko propio berrien bitartez. Abangoardia gara, esaterako, pedagogia-proiektu berritzaileetan eta hauen sorkuntzan.
Lantalde egonkorra duelako
Haztegi Ikastolako langile gehienak finkoak dira eta konprometituta daude Ikastolen proiektuarekin.
Kooperatiba delako, irekia eta denona
Modu parte-hartzaile eta profesionalean kudeatutako herri onurako kooperatiba da Haztegi Ikastola, irabazi asmorik gabea. Hortaz, herrikoa eta parte-hartzailea da. Bazkideek osatzen dute Ikastola, eta haiek marrazten dute bere ibilbidea –gurasoen kolektiboak osatzen du gehiengoa–. Hala, nahi duen guraso orok du kooperatiba antolatzeko lanetan parte hartzeko aukera. Elkarlanean sinesten du Ikastolak.
ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!

Urte berri honetan, tradiziozko errezetak txertatuko dira gure menuetan.
Gure kultura gastronomikora errotutako menuak izango dira hain zuzen ere:
- Urtarrilaren 19an, “patatak saltsa berdean legatzarekin”
- Otsailaren 4ean, “babarrun gorriak azak eta sakramentuekin”
- Martxoan, “Bakailao eta patata tortila”
Atxikituta Ausolanetik jasotako informazioa helarazten dizuegu.
Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak” izenburupean, datorren asteartean, urtarrilaren 18an, 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.
Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak ikastetxeetan aurrera eramaten duen prebentzio-programa da, pasa den azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran DBH-ko 4.mailako ikasleen geletan gauzatu zena.
Hitzaldian honakoa landuko da: substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, beldur eta dudak landu, seme alabekin gaia etxean nola landu, guraso bezala zer egin dezakegu eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk.
Hitzaldian parte har dezakete gai honetan interesa dutenek. Dei berezia luzatzen zaie DBH-ko 4.mailako ikasleen gurasoei eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, ikastola utzi eta munduratzen direnean.
Horretarako ari gara hezkuntza eraldatzen, egungo erronkei erantzuten; etorkizunari begira, biharko munduari begira, egungoa hobetzeko, egungoa eraldatzeko.
Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, ikastola utzi eta munduratzen direnean.

HAZTEGI IKASTOLAKO MATRIKULAZIO KANPAINA | 2022 - 2023 IKASTURTEA

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak 2022ko urtarrilaren 4an argitaratutako 2021/22 IKASTURTERAKO EAEko HEZKUNTZA-ZENTROETAN PROTOKOLO OROKORREAN jasotako neurri berriak jakinarazi ditu. Protokoloan jasotakoa ikusita, urtarrilean ikasturteari berriro ekiteko informazio hau partekatzen dugu:
Ikastetxeetako eskola-kiroleko jarduera:
- Lehiaketak: ikastetxeek parte hartzen duten edo ikastetxeetan egiten diren eskola-kiroleko lehiaketak ezin izango dira egin (printzipioz urtarrilaren 28rarte).
- Entrenamenduak: ikastetxeak eta erakunde antolatzaileak ezarritako protokoloak betez egin daitezke, eta hezkuntza-etapa bakoitzerako ezarritako prebentzio-neurriak errespetatuz, taldekatzeei, urruntzeari, higieneari, aireztapenari eta maskara erabiltzeari dagokienez.
- Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2022 - 2023 Ikasturtea
- Jangelako Menua - Urtarrila
- GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
- MARTIN PIPAS - OHARRA
- ESKOLA KIROLA – Abenduaren 18ko jardunaldia BERTAN BEHERA
- Eskola Kirola – Abenduak 18ko Jardunaldia
- ESKOLA KIROLA – Abenduak 11ko jarldunaldia BERTAN BEHERA
- Eskola Kirola – Abenduak 11ko Jardunaldia (ALDAKETAK)
- Eskola Kirola – Abenduak 11ko Jardunaldia
- San Nikolas kantak
- "Haurren aurrean, helduok heldu" - Ipuin lehiaketa
- Aniztasunean ere euskaldun - Euskararen eguna















