Haztegi ikastolako DBH 1eko ikasleek bisita egin dute Gazte-Txokora. Bertan hezitzaileen laguntzaz gunea ezagutu, egiten diren jardueren berri izan eta aurrerantzean eskura duten zerbitzuari buruzko xehetasunak jaso dituzte. Partaide izateko fitxa bete eta igandetik aurrera erabili ahal izango dute.

Irekita dago atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 548 ikastaroetan parte hartu ahal izateko eskaerak egiteko epea. Hiru asteko iraupena izango duten ikastaro eta egonaldi hauek, BDHko 3. eta 4. mailetako ikasleei nahiz Batxilergoko lehen eta bigarren mailetakoei zuzenduak dira.
Plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:
- Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
- Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
- Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
- Ikasleak 2022an gehienez ere 19 urte betetzea.
Baldintzak bete eta interesa duten ikasleek, azaroaren 22ra arte egin dezakete eskaera, online Hezkuntza Sailaren webgunearen bitartez, edo ikastetxean bertan aurrez aurre.
Hizkuntza Ikastaroak Atzerrian - Laguntza Dokumentua

UDAZKENEKO ERRIGORA kanpaina bihar (urriak 23) jartzen da martxan.
Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak dira eta hauen erosketaren bitartez, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25).
ESKAINTZA: 3 saski aukeran.
ESKAERA: Online www.errigora.eus webgunean.
AZKEN EGUNA: AZAROAK 11

Europako Kontseiluak martxan jarri zuen ekimen hau seigarrenez antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko eragileekin elkarlanean, eta Gipuzkoa guztian ari dira ospatzen.
Urrian Legazpin izango diren ekintzak, Lenbur Fundazioaren eskutik iritsiko zaizkigu. Hona datozen egunetan Legazpin izango direnak:
- 24, IGANDEA: Ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat bisita egokitua Chillida Lantoki museoan. 12:30ean Chillida Lantoki museoan.
- 24, IGANDEA:Ikusmen murriztua dutenen azalean jarriz Chillida Lantoki museora bisita. 11:00etan eta 11:45ean Chillida Lantoki museoan.
- 28, OSTEGUNA:“Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte-hartzea kulturan” Ikerketaren aurkezpena. 19:00etan Chillida Lantoki museoan.
- 31, IGANDEA: Chillida Lantokia ondare-gunera Txango inklusiboa. 11:00etan Chillida Lantoki museoan.
Oharrak: Ekitaldi guztiak doakoak dira baina aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman edo/eta informazio gehiagorako: 943730428 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Urriaren 23an, LH5-6 eta DBH1-2ko ikasleei zuzendutako Trikornio Txapelketa egingo da Legazpin (Domingo Agirre Ikastetxeko kantxan).
Parte hartzeko ezinbestezkoa da gutxienez 7 pertsonaz osatutako taldea izatea eta gehienez 10 pertsona.
Izen-ematea, idazkaritzan egin behar da urriaren 21a baino lehen.
Anima zaitezte!

Urriaren 23an, Ipar Martxa (Nordic Walking) ibilaldia egingo da Legazpin.

Aste honetan zehar Haztegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek bat egin dute La Palmako haurrekin. Gertatutakoaren inguruan hitz egin eta hausnartu ondoren eskutitzak, marrazkiak edota eskulanak egin dituzte animo handienak La Palmara bidaliz.
Gainera, azken asteetan denon artean bildu dugun materiala ere bidali da bertakoei lagundu ahal izateko. Denon artean, aurrera pausoak emanez lortzen dira helburuak.
Gaurkoan Kiva Eguna ospatu dugu Haztegi Ikastolan.
Haztegi Ikastolan jazarpenik EZ!
KIVA IKASTOLA GARA!
Zine Club Legazpiren sorreraren 50. urteurrena dela eta, oso proiekzio berezia prestatu dute.
Charles Chaplinek zuzendutako "El Chico" filma duela 100 urte estreinatu zen. Aurten bertan, 4K formatuan eta 60 minutuko iraupenean zaharberritutako bertsioa aurkeztu da.
Hori dela eta, aire zabaleko proiekzio bat egingo du Zine Klubak Udaletxeko plazan sarrera librearekin eta ikusle guztiarentzat.
Legazpiar guztiak animatzen dituzte zinemaren maisulan batez gozatzera eta ia ahaztuta dagoen esperientzia bat berreskuratzera.
ANIMA ZAITEZTE!
Aurten, Haztegi ikastolan HH5, LH1,2,3 mailetan Innovamat proiektua martxan jarri dugu. Beraien ahotik proiektuaren nondik norakoa entzutea interesgarria iruditzen zitzaigunez, bihar, urriak 6, Latxartegi Aretoan, Innovamatekoen eskutik proiektuaren azalpena entzuteko aukera izango duzue.
HHkoek 17:00etan eta LH1,2,3koek 18:00etan.
Beste norbaitek interesik izango balu, lasai etor daiteke.
Animatu!!!!
- Jangelako Menuak
- Haur Minbizia Haztegi Ikastolan
- Eskola Kirola - Izen ematea
- Jangelako Menua - Iraila
- Erreka Eguna 2021
- Duchenne-ren Kontzientziaziorako Nazioarteko eguna
- Ikasturte hasiera - Oharrak
- Igeriketa ikastaroa (LH1-4)
- Beka ez unibertsitarioak
- Eskola materiala erosteko laguntza
- Tanta zozketaren emaitza
- Liburu zerrendak 2021-2022













