Gehitu erakundeak (Euskal Herriko lesbiana, gay, trans, bisexual eta Intersexualen elkartea) eta Haztegi Ikastolak antolatuta, gonbitea luzatu nahi dizuegu "nortasun sexual eta orientazio sexuala"- ren inguruko hitzaldira.
Jarraian dituzue deialdiaren inguruko datuak:
- Tokia: Legazpiko Kultur Etxea.
- Eguna: Otsailaren 24a.
- Ordua: arratsaldeko 17:00etan.
ANIMA ZAITEZTE!
Ostiralean, hilak 25, Haztegi Ikastolan Inauteriak ospatuko ditugu.
- HHko ikasleen kasuan, gurasoek Udaletxe aurreko aldean jaso beharko dituzue haurrak konpartsaren amaieran. (16:30ak inguru)
- LHko ikasleen kasuan, Ikastolako patioan jaso beharko dituzue arratsaldeko 17:00etan. 16:30ean ez da autobus zerbitzurik egongo.
ESKOLA KIROLA – OTSAILAREN 19ko JARDUNALDIA
GAIA: Biziraupen hobea posible da · DATA: Otsailak 15
Azken bi urte hauetan heldu asko ikusi ditugu osasunaz etengabe hitz egiten. Orain arte ez genuen askotan entzuten, urte berrian edota egun berezietan topa eginez eta zorion-agurrarekin batera. Pandemia hasi zenetik ez da beste ezertaz hitz egiten: birusa, datuak, kutsatuak, osasun-langileak…
Azken hauentzat, hasieran, laudorioak besterik ez ziren: txalo egin genien, marrazkiak egin genizkien eta etengabe eskertzen genien egindako lana. Bazirudien jende pila bat konturatzen ari zela zein garrantzitsuak ziren gizarte osoarentzat.
Guretzat ez da berria. Gurasoek larrialdietara edo kontsultara eramaten gaituzten bakoitzean, ospitaleetako eta osasun-zentroetako langile guztiak adeitsuak eta maitekorrak izan dira gurekin. Zaindu gaituzte. Kontsulta atseginagoa egin digute, lasaitu egin gaituzte orratzen beldurra ematen zigutenean, eta kontsolatu gaituzte behar izan dugunean.
Hori guztia ez da ezer minbizia duten adingabeen alde egunero egiten dutenarekin alderatuta. Egunero, gaixotasun hau pairatzen ari diren haur eta nerabezaintzen dituzue. Ez bakarrik beraiei, baita prozesu gogor honetan laguntzen dieten familiako-kideei ere.
Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta gure maitasun eta errekonozimendu guztia bidali.
Zuri, osasun langilea. Eskerrik asko gu zaintzeagatik.
Hemen gaude.
#ZureEskuetan #

Arauak eta mugak familian - Nola ezarri era asertibo batean? Hitzaldia.
- DATA: Otsailak 16
- ORDUA: 18:00
- LEKUA: Kultur Etxeko areto nagusia - Legazpi
- NORENTZAKO? Haur eta nerabeen gurasoentzako

ESKOLA KIROLA – OTSAILAREN 12ko JARDUNALDIA


Emozio-heziketa osasungarria hedatzeko asmotan, Haztegi Ikastolako irakasleok Nerea Mendizabalen eskutik “Dolua”ren inguruko formazio saioak jaso ditugu, sinetsirik baikaude heriotzaren psikopedagogian heztea bizitzarako heztea dela. Gaur egun, oraindik ere, kosta egin ohi zaigu heriotzaren inguruan naturalki hitz egitea eta barneratuta dugu bizitzan emozio onak eta txarrak bereizten direla, baina ideia hau puskatu beharra dugu, emozio guztiak baitira ezinbestekoak bizitzari aurre egiteko. Era berean, garrantzitsua da emozio horiek bizitzeaz gain, adierazten ikastea ere. Hau dela eta, ikasleei doluaren bizipena bizipen natural gisa hartzen lagundu nahi diegu, heriotzari buruz hitz egitea ez baita hiltzea.
Hau guztia kontuan izanik, HHko ikasleak emozioen inguruko lanketarekin ari dira eguneroko gertakariak oinarri hartuta. Galera bitarteko hartuta “dolua” gelaratu da horren inguruan sortzen diren emozioak bideratzeko asmoz.
LH5en, bestalde, hainbat tutoretza saio eskaini dizkiogu gai honen lanketari. Ikasleek gaia gogotsu hartu zuten hasieratik eta honen inguruan zituzten hainbat kezka zein beldur azaleratu zituzten. Ondoren hainbat material (abestiak, ipuinak…) erabilita gaiaren lanketa sakona egin genuen euren kezka eta zalantza horietatik abiatuz.
Bestalde, DBH3n ere Balio Etikoetako ikasgaian lanketa sakona egiteko aukera izan dugu. Ikasleek heriotzaren inguruan duten jakin mina abiapuntu hartuta, etxeetan gaiaz hizketa egiteko aukera izan dugu ondoren hausnarketarako tartea hartuz. Hainbat material erabilita heriotzarekin lotutako sentimentuak (amorrua, ukazioa, errua…) landu ditugu. Lanketari bukaera emateko, zaintza paleatibotan lanean aritutako Mikele Arizkorreta erizainarekin saioa izan dute.
Ikasturte honetan bildu ditugun esperientziak tutoretza planean txertatzea da gure helburua.
“Heriotzaren gaia Hezkuntzan sartzen ez bada, ez da bizitzarako hezten” Mar Cortina
ESKOLA KIROLA – OTSAILAREN 5eko JARDUNALDIA.
Ibarrako Uzturpe Ikastolak antolatuko du 2022ko Kilometroak jaia, eta arropa katalogo ederra plazaratu dute dagoeneko.
Online denda: www.kilometroak.eus/Denda
Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. Lilatoia 2022ko martxoaren 6an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.
Inskripzioa 12€koa izango da, euro solidarioa barne. Euro solidarioarekin lortutako irabaziak AGIFES-era bideratuko dira, COVID-19aren pandemia honen ondorioz, osasun mentaleko kasuak gora egin dutela ikusita.
Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna Otsailak 11 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela.
Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta kamiseta taila.
Informazio gehiago LILATOIko web orrialdean.
Hona hemen, 2018. urtean grabatu genituen irudiak. Oroitzapen bikainak!
Aurreko asteazkenean , hilak 26, Feli Oregik ‘Haurren garapena pausoz pauso’ izeneko hitzaldia eskeini zuen, 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntza prozesuaren inguruan.
- Eskola Kirola – Urtarrilaren 29ko Jardunaldia
- Musika saioak Antton Iriarterekin
- Eskola Kirola - Azken berriak
- Jangelako Menua - Otsaila
- Zergatik Ikastola?
- Urte berria, plater berriak Ausolanekin
- “Kontsumoak eta nerabeak” Hitzaldi - tailerra
- Nola egiten dugu lan Haztegi Ikastolan?
- Haur Hezkuntzako Irakasleen Testigantzak
- Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2022 - 2023 Ikasturtea
- Nola egiten dugu lan Haztegi Ikastolan?
- Eskola Kirola - Protokoloa 2022













