Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

HH2koek erraldoi eta buruhandiei bisita

Ikasturtea amaitzear dagoenez, gure txikienek ere, irteera berezia egin dute.

 

Legazpiko erraldoi eta buruhandiak gertu-gertutik ezagutzera joan dira! Mila-mila esker Mikel, Josu, , Auritz eta Iker!

GORA LEGAZPIKO ERRALDOIAK!

IMG 20240613 WA0002 ondo

IMG 20240613 WA0012

20240613 105458 ondo

20240613 105627

20240613 105119

20240613 110530

HH5eko ikasleak Liburutegian izan dira

Liburutegien eguna pasa dela aprobetxatuz, HH5eko ikasleak bertara joan ziren atzo.

Liburutegiko txoko ikusi zituzten, liburuen kokapena ezagutu, eta ipuin kontaketa ere gustura entzun zuten.

Hona hemen hainbat irudi:

Liburutegira bisita

Liburutegira bisita 1

Liburutegira bisita 2

Liburutegira bisita 3

HHko haurren ikastolako familiarizazioa: zer egin emozio eta bizipenen zurrunbiloarekin?

Aste honetan ekin diote 2 urteko haurrek familiarizazio edo etxekotze prozesuari. Eta ohi bezala, emozio eta esperientziaz jositako garaia bilakatzen ari da. Izan ere, edozein haurrentzat lehen aldiz ikastolara joatea bizipen handia da, bai haurra berarentzat eta baita familia osoarentzat ere. Familiarizazio garaia ez da egun bat edo aste bat soilik; prozesu bat da, bakoitzak bere erritmoan egiten duena. Oso garrantzitsua da ulertzea haurrek eta familiak emozio ugari biziko dituztela, eta emozio horiek guztiak sanoak, egokiak eta beharrezkoak direla. Haurrek bizi ditzaketen emozioak HHko haurrak oraindik mundua esploratzen eta harreman berriak eraikitzen ikasten ari dira. Ikastolan lehen pausoak ematean, honako emozio batzuk ager daitezke: Poza: lagun berriak, jolasak eta material berriak ezagutzean. Beldurra edo urduritasuna: lehen aldiz gurasoengandik urruntzean. Haserrea edo frustrazioa: gauzak nahi bezala ez direnean gertatzen. Nostalgia edo tristura: etxeko segurtasun-gunetik urrun sentitzea. Garrantzitsua da jakitea emozio guztiak onargarriak direla eta ez direla ez epaitu ez reprimitu behar. Haurra den bezalakoa da, eta onartuak sentitzen direnean, emozio horiek modu osasuntsuan kudeatzen ikasiko dute. Familiak ere erdigunean Askotan ahaztu egiten zaigu familiarizazio prozesua ez dela haurrak bakarrik bizitzen duena. Gurasoek ere: Poza eta ilusioa sentitzen dute euren haurra hazten eta autonomo bihurtzen ikustean. Kezkak eta zalantzak agertzen dira: ondo moldatuko ote da? negar egingo ote du? ulertuko ote dute? Tristura edo erruduntasuna ere senti dezakete, askotan gurasoek “utzi” egiten dutelako haurra beste pertsona batzuen zaintzapean. Lasaitasuna ere etor daiteke pixkanaka, haurra gustura dagoela ikusten denean. Hori guztia normala da. Familiek euren emozioak partekatu eta adierazi behar dituzte, bakoitzak berea bizitzeko eskubidea duela jakinda. Zer egin prozesua ahalik eta osasuntsuena izan dadin Hona hemen aholku hezigarri eta praktiko batzuk: Entzun haurra eta zure burua: haurra zer sentitzen ari den ulertzen saiatu, eta zure emozioak ere onartu, epairik gabe. Errealitatea aurrez azaldu: kontatu haurrei zer aurkituko duten, nork zainduko dituen, zer egingo duten. Ezinbestean, segurtasuna emango die. Agurrak laburrak eta atseginak izan daitezela: luzaroan agur esateak haurra gehiago urduri jar dezake. Elkarrekin egon denbora bereziak: ikastolatik bueltan, haurrak kontatu nahi duena entzun eta elkarrekin egoteko tarte lasaia hartu. Konfiantza izan hezitzaileengan: familiaren eta ikastolaren arteko konfiantza funtsezkoa da haurrak seguru senti daitezen. Lasai, bakoitzak bere erritmoa dauka! Haur batzuentzat aste pare bat nahikoa izan daiteke, beste batzuek hilabete batzuk beharko dituzte. Ez da lasterketa bat. Zure emozioak kudeatu: zure kezkak eta beldurrak beste heldu batzuekin partekatu (ikastolako aholkulariarekin, hezkuntza komunitate edo senideekin...), haurrek zure urduritasuna gehiegi nabaritu ez dezaten. Beraz, familiarizazioa ez da bakarrik haurra moldatzeko prozesu bat; familia osoak partekatzen duen bidaia emozionala da. Emozio guztiak baliozkoak dira, eta askatasun osoz bizi behar dira, epairik gabe eta batez ere, maitasunez.

HHko ikasleak Ormazarreta Zalditegian izan dira

Ikasturtea bukatzeko, HHko ikasleak Ormazarreta Zalditegira egin dute txangoa.

Bertako animaliak ezagutu eta esperientzia polit bat bizitzeko aukera izan dute.

Hona hemen argazki galeria:

IMG 20230609 WA0002

IMG 20230609 WA0004

IMG 20230609 WA0005

IMG 20230609 WA0003

II. Ipuin Kontaketa - Pedagogia tailerrak gurasoen eskutik

Prest al zaude arratsalde magiko baterako? Martxoaren 5ean (osteguna), 17:00etatik 18:00etara, ipuinek gure ikastolako txokoak beteko dituzte irudimenez, barrez eta emozioz.
  • Ordutegia: 17:00 – 18:00
  • Norentzat: HH5etik LH2ra bitarteko ikasleentzat.
  • Izen-ematea: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. IZEN-EMATEA

Ekimen hau ikasturte honetan tailer pedagogikoak eskaintzera animatu den guraso taldearen eskutik antolatu da. Ipuin kontaketarekin hasiko gara, baina aurrerantzean beste hainbat tailer ere izango ditugu: eskulanak, buruhandi tailerrak, udaberriko lore eta landareekin sortutako artelanak… 

Guztiok batera komunitatea eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik, proiektu honen parte izatera animatzen zaituztegu!

Eraiki dezagun komunitatea elkarrekin. Manten dezagun ikastola bizirik! 

Copia de IPUIN KONTAKETA

II. Ipuin Kontaketa iruditan - Eskerrik asko!

Arratsalde magikoa bizi izan dugu gure ikastolan! Martxoaren 5ean, Pedagogia Tailerrak guraso taldearen eskutik antolatutako ipuin kontaketa ekimena arrakasta handia izan zen.
Gure txokoak irudimenez, barrez eta emozioz bete ziren, eta giro paregabea sortu zen familien, haurren eta antolatzaileen artean. 30 familia baino gehiago gerturatu ziren hitzordura, eta benetan pozgarria izan zen zuen parte-hartzea eta ilusioa ikustea. Horrelako ekimenek gure komunitatea indartzen dute eta elkarrekin ikasteko eta gozatzeko espazio aberasgarriak sortzen dituzte.
 
Eskerrik beroenak bertaratu zineten familia guztiei. Zuen konpromisoari eta ilusioari esker, proiektu hau errealitate bihurtu da. Eta mila esker Maialen, zure proiektua gurekin partekatzeagatik!
 
Hau lehen pausoa besterik ez da… jarraipena izango du!
 
Jarraian argazki galeria duzue ikusgai:
005ae3b3 fc7d 408e ad99 b90e600d47d2
 
37fe85e9 b0d0 4b78 8649 d67b5313ec16
 
40173993 a2ab 4568 8289 f95923694be6
 
6be9624b 3790 41e1 a03d d938cb822b16
 

Ikastola Eguna - Afarian parte hartzeko izen emate orria bete

Aurtengo Ikastola eguna maiatzaren 29an izango da. Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz.

Antolaketa lanak aurrera doaz eta Ikastolako patioan egingo dugun afarian parte hartu nahi baduzue, ohar honen azpian dagoen taula bete eta idazkaritzan entrega ezazue. Gogoan izan nork bere janaria ekarri beharko duela.

Azkenik, afariko mahaien eta aulkien muntaia eta desmuntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!

  • IZENA EMATEKO EPEA: Utzi orria idazkaritzan maiatzaren 21a baino lehen.

IZEN-EMATE ORRIA DESKARGATU

*ADI! Datorren astean, ikastola eguneko egitaraua argitaratuko dugu.

Ikastola Eguna 2024 - 31 de mayo, viernes

El 31 de mayo, viernes, celebraremos el día de la Ikastola en Haztegi Ikastola.

El objetivo principal de este día es que alumnos, padres y profesores nos lo pasemos bien juntos en un ambiente festivo, fortaleciendo nuestra comunidad. Se ha confeccionado un bonito programa y queremos agradecer a todos los que os habéis inscrito para colaborar en tareas de txoko u organización.

Dentro de las actividades se han organizado diferentes "txokos", aquí tenemos el programa que hemos preparado:

IKASTOLA EGUNA 2024 - DESCARGA EL PROGRAMA

2024 IKASTOLA EGUNA HAZTEGI IKASTOLA 2 1

2024 IKASTOLA EGUNA HAZTEGI IKASTOLA 3 1

Ikastola Eguna 2024 - Maiatzak 31, ostirala

Ostiralean, maiatzak 31, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.

Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.

Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!

IKASTOLA EGUNA - EGITARAUA DESKARGATU

2024 IKASTOLA EGUNA HAZTEGI IKASTOLA 2

2024 IKASTOLA EGUNA HAZTEGI IKASTOLA 3

Ikastola Eguna 2026 - Maiatzak 29, ostirala

Ostiralean, maiatzak 29, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.

Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.

Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!

IKASTOLA EGUNA 2026 - EGITARAUA DESKARGATU

2026 IKASTOLA EGUNA ona page 0001

2026 IKASTOLA EGUNA ona page 0002

Ikastola Eguna 2026 Iruditan | Eskerrik asko!

Eskerrik asko, ikastola egunean parte hartu zenuten guztioi! Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Ikastola Egunean parte hartu zenuten ikasle, familia, langile, boluntario eta laguntzaile guztiei.

Aurtengo edizioa benetako arrakasta izan da: jarduera guztiek harrera paregabea izan zuten, txokoak jendez gainezka egon ziren, emanaldiek giro bikaina sortu zuten eta egun osoan zehar elkartasuna eta giro aparta izan ziren nagusi.

Beste behin ere, Haztegi Ikastola komunitate bizia dela erakutsi dugu. Zuen ilusioari, lanari eta inplikazioari esker, denon artean egun ahaztezina bizi izan genuen.
Eskerrik asko egun hau posible egin zenuten guztioi. Harro gaude osatzen dugun komunitateaz!

Jarraian, ikastola eguneko irudiak dituzue ikusgai: 

Ikastolako I. Mendi Irteera - Maiatzak 24

Aurretik bertan behera gelditutako mendi irteera berriro ere martxan da! Oraingo honetan, “50 JAI; 50 TONTOR” ekimenarekin bat eginez antolatu dugu.

Aurten, Kilometroen 50. urteurrena ospatzen da, eta ospakizun horren baitan antolatutako ekimen honen helburua Gipuzkoako ikastola guztien artean bakoitzak bere inguruko mendi tontor batera hurbilduz, guztion artean 50 tontor konkistatzea da. 

Haztegi Ikastolako komunitate osoari (ikasle, guraso eta langileei) zuzendutako irteera izango da. Helburua da elkarrekin naturaz gozatzea, harremanak sendotzea eta komunitate bezala une polit bat partekatzea. Ikastola ez da soilik ikasteko gunea; elkarbizitza, esperientzia partekatuak eta komunitate sentimendua eraikitzeko espazioa ere bada. Horregatik, irteera hau aukera paregabea izango da familia, ikasle eta irakasleak giro lasaian elkartzeko, naturan ibiltzeko eta eguneroko errutinatik ateratzeko.

Nahi duen oro gonbidatuta dago parte hartzera!

  • Eguna: Maiatzaren 24a
  • Izena emateko azken eguna: Maiatzaren 17a
  • Ordua: 10:00etan
  • Abiapuntua: Ikastolako patioa

Ibilbidea adin eta maila ezberdinetara egokituta egongo da, parte-hartzaile guztiek modu erosoan gozatu ahal izan dezaten. Helburua ez da soilik mendira igotzea, baizik eta bidean sortzen diren uneak partekatzea: elkarrizketak, barreak eta komunitate giroa.

Mendi irteeraren inguruko informazio zehatza eta izena emateko galdetegia esteka honetan aurkituko dituzue: IZEN-EMATEA

MENDI IRTEERA

Ikastolako I. Mendi Irteera - Martxoak 15

Haztegi Ikastolako komunitate osoari (ikasle, guraso eta langileei) zuzendutako mendi irteera berezi bat antolatu dugu, elkarrekin naturaz gozatzeko, harremanak sendotzeko eta komunitate bezala une polit bat partekatzeko helburuarekin. Nahi duen oro gonbidatuta dago parte hartzera!

Ikastola ez da soilik ikasteko gunea; elkarbizitza, esperientzia partekatuak eta komunitate sentimendua eraikitzeko espazioa ere bada. Horregatik, mendi irteera hau aukera paregabea izango da familia, ikasle eta irakasleak giro lasaian elkartzeko, naturan ibiltzeko eta eguneroko errutinatik ateratzeko.

  • Eguna: Martxoaren 15a
  • Izena emateko azken eguna: Martxoaren 8a
  • Ordua: 10:00etan
  • Abiapuntua: Ikastolako patioa

Ibilbidea adin eta maila ezberdinetara egokituta egongo da, parte-hartzaile guztiek modu erosoan gozatu ahal izan dezaten. Helburua ez da soilik mendira igotzea, baizik eta bidean sortzen diren uneak partekatzea: elkarrizketak, barreak eta komunitate giroa.

Mendi irteeraren inguruko informazio zehatza eta izena emateko galdetegia esteka honetan aurkituko dituzue. IZEN-EMATEA

Animatu eta zatoz gurekin egun pasa berezi bat bizitzera!

Copia de MENDI IRTEERA 1

Ikastolako kamiseta erosteko eskaera berria martxan da

Ikasturte honetan umeen ikastolako kamiseta eskatzeko aukera izango da. Interesa baduzue, kamiseta probatzeko aukera izango da “Zuzen zerbitzu grafikoak” dendan. kamiseta kolore mostazakoa izango da eta bere prezioa 12 eurokoa da. 

Hauek dira kamiseta probatzeko zehaztu ditugun egunak: 

  • Maiatzak 5etik 8ra (10:00-13:00/17:00-19:00)

Eskaera egiterakoan, zuen izen-abizenak eta neurria adierazteaz gain, ordaindu egin beharko duzue eta zenbaki bat esleituko zaizue. 

Kamisetak jasotzeko epea: 

  • Maiatzaren 25etik 29ra (10:00-13:00/17:00-19:00)

*Oharra: Jaso ahal izateko aurretik emandako zenbaki horren agiria eraman beharko duzue.

Bestalde, helduen kamisetak ikastolan ditugu salgai 15 eurotan. Interesa duenak idazkatitzatik pasa dadila. 

kamiseta

Ikastolako Mendi Irteera - BERTAN BEHERA

Asteburu honetarako aurreikusita genuen mendi irteera BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu. Aurrerago, zehaztuko dugu data berri bat ekintza aurrera eraman ahal izateko.
Ulertuko duzuelakoan.

 

 

Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia otsailaren 19an izango da

Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 20ean izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
  • EGUNA: 2026ko otsailaren 19an, osteguna
  • ORDUA: Arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
  • TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
  • GAI ZERRENDA:
    1. Lehendakariaren agurra
    2. Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
    3. Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
    4. 2024-2025 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
    5. Artezkaritza kontseiluko kideen onarpena
    6. 2025-2026 ikasturteko Gestio Plana
    7. Galde-eskariak

OHIKO BATZAR OROKORRA - 1. DEIALDIA

OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.

Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra

ONGI ETORRI 2023 - 2024 IKASTURTERA

Ohar honen bitartez 2023-2024 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.

  • HH2:Irailaren 7an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
  • HH3-4-5:Irailaren 7an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
  • LH:Irailaren 7an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
  • DBH eta BATXILERGOA:Irailaren 7an goizeko 11:00etan aurkezpena.

Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.

Informazio gehiago ondorenko estekan aurkituko duzue. 

IKASTURTE HASIERA - OHARRA

Ikasturte hasiera - Informazio Orokorra

ONGI ETORRI 2024 - 2025 IKASTURTERA

Ohar honen bitartez 2024-2025 ikasturtearen hasiera-daten berri eman nahi dizuegu.

  • HH2: Irailaren 9an (ekaineko bileran adierazitako txanda eta ordutegian).
  • HH3-4-5: Irailaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera (uztaileko oharrean adierazitako txanda eta ordutegian).
  • LH: Irailaren 9an goizeko 10:00etan aurkezpena eta 12:30ean irteera.
  • DBH eta BATXILERGOA: Irailaren 9an goizeko 11:00etan aurkezpena.

Aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte ikasleek gainontzeko jarraibide eta oharrak.

Informazio gehiago ondorengo estekan aurkituko duzue.

IKASTURTE HASIERA - OHARRA

GELEN KOKAPENA

Inauteriak 2026 - Informazio orokorra

Eguraldi iragarpena dela eta, aurtengo iñauteriak Bikuña kiroldegian ospatuko ditugu. Ekitaldia ez da kalean egiten denaren berdina izango, baina era xume batean zerbait polita eta alaia egiten saiatuko gara. 

HHko ikasleek,15:00etan futbol zelaira ematen duen kantxako atean egon beharko dute, LHkoak 15:10ean eta DBHko ikasleak berriz, 15:20ean. 

  • Jangelan geratzen diren ikasleen kasuan, bertako begiraleek zuen seme-alabak mozorrotuko dituzte, horretarako goizean mozorroa (jantzia, margoak…) ekarri beharko dute. Ondoren, jangelan geratzen diren ikasleak soilik, autobusez gerturatuko dira kiroldegira autobuseko begiralearekin.
  • DBHko ikasleen kasuan, kontuan izan, ikasturteko ordutegi ofizialean biharko eguna 14:00ak arte jarri ohi dugun arren, urtero bezala 12:30ean irtengo garela arratsaldean itzultzeko.
  • Kiroldegiko harmailek 340 pertsonentzako lekua dutenez, bi emanaldieskainiko ditugu. Lehenbizikoa, 15:45ean izango da; bigarrena, aldiz, 16:15ean.
  • Sarrerak zuen seme-alaben bitartez jasoko dituzue gaurko egunean (otsailak 12). Kontuan izan, sarrerak kolore ezberdinetakoak direla eta 1 (kolore horiko sarrera) (lehenengo txanda: HH3-HH4-HH5-LH1-LH2 eta LH3B) edo 2 (kolore moreko sarrera) (2.txanda: LH3A-LH4-LH5-LH6-DBH1-DBH2-DBH3 eta DBH4) zenbakia idatzirik dutela:
    • Bat zenbakia duen sarrera jasotzen duzuen kasuan, lehen emanaldia, 15:45etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Hortaz, kiroldegiko atzeko atean egon beharko duzue 15:35ean. Emanaldi hau bukatzen denean, kiroldegiko sarrera nagusitik irten beharko zarete, harreratik. 
    • Sarreretan bi zenbakia duzuen kasuan, bigarren emanaldia, 16:15etakoa ikustea dagokizuela esan nahi du. Kasu honetan, 16:05ean egon beharko duzue aurrez aipatutako kiroldegiko atzeko atean. Emanaldia bukatzen denean, irteera ate berdinetik izango da, hau da, atzeko atetik. 

Emanaldia erabat amaitzen denean, hau da, 2 txandak dantzatzen ditugunean lehendabizi DBHko ikasleak aterako dira. Ondoren, gurasoak futbol zelaira ematen duen kantxako atetik zuen seme-alabak (HH3tik-LH6ra) jasotzera sartuko zarete kantxa barrura. 

*OHARRA: AUTOAN GERTURATUKO ZARETENONTZAT, AUTOAK MOTXORROKO INDUSTRIAL GUNEAN EDOTA GASOLINDEGI INGURUAN APARKATZEA GOMENDATZEN DIZUEGU. KIROLDEGI INGURUAN AUTO PILAKETAK EKIDIN NAHI DITUGU ETA SEGURTASUNA BERMATU.

Haztegi Ikastolako

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.