Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Iñauteriak Haztegi Ikastolan 2024 - Informazioa

Datorren ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.

Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz,  ez da autobus zerbitzurik egongo.

Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:15ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.

Desfileari amaiera emateko, bi ikastetxeek batera, udaletxe aurreran  bi abesti dantzatuko ditugu elkarrekin.

Honen ostean,  udaletxearen aurrean bertan jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Lintxen etorreraren aurretik 16:50ak aldera.

Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.

Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango, baina nahi izanez gero, gurasoekin ateratzeko aukera izango dute desfilean, HHkoen atzealdean.

Eguraldiak lagunduko ez balu, argibideak aurrerago emando genizkizueke.

Desfilea 10

Innovamat Proiektua - Gurasoek formakuntza saioa izan dute

Atzo arratsaldean, Amaia Rosón eta Eneko Goenagaren eskutik Innovamat proiektuaren nondik norakoak entzuteko aukera izan zuten HH nahiz LHko gurasoek. 

Adibide praktikoen bitartez gelako egunerokoan matematika nola egiten dugun ikusi eta euren galderak edota zalantzak argitzeko tartea izan zuten. 

Oso interesgarria eta aberasgarria izan zen.

Mila esker bertaratu zineten guztioi eta mila esker Innovamateko Eneko eta Amaiari ere!

IMG 20231121 170516 1

Innovamateko familientzako formakuntzak (HH - LH)

Hemen dira Innovamateko familientzako formakuntzak (HH - LH). Saio birtualak, etapa bakoitzean matematika nola aurkezten den azaltzeko.

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola ikasten duen matematika zure semeak/alabak? Eta nola lagundu diezaiokezun etxean?

  • Familiak oso zati garrantzitsua zarete hezkuntza-komunitatean.
  • Horregatik, ikasturte hasierako formakuntzetara gonbidatu nahi zaituztegu. Online izango dira, haurrek matematika nola ikasten duten eta etxean nola lagundu diezaiekezuen jakiteko.
  • Saioak etapaka antolatuta egongo dira, eta gure matematikako didaktikako aditu taldeak ardura gehien sortzen dizkizueten gaiak landuko ditu. Saioek 45 minutuko iraupena izango dute, eta zuretzako prestatutako baliabideak emango dizkizugu!

innova familiak

Eman izena zure semea/alaba dagoen mailan, eta idatzi inprimakian zer ikusi nahiko zenukeen saioan. 

IZENA EMAN

Zain izango gaituzu!

INN222

Ipuin Kontaketa - Pedagogia tailerrak gurasoen eskutik

Prest al zaude arratsalde magiko baterako? Otsailaren 26an (osteguna), 17:00etatik 18:00etara, ipuinek gure ikastolako txokoak beteko dituzte irudimenez, barrez eta emozioz.
  • Ordutegia: 17:00 – 18:00.
  • Norentzat: HH2tik HH4ra bitarteko ikasleentzat.
  • Izen-ematea: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. IZEN-EMATEA

Ekimen hau ikasturte honetan tailer pedagogikoak eskaintzera animatu den guraso taldearen eskutik antolatu da. Ipuin kontaketarekin hasiko gara, baina aurrerantzean beste hainbat tailer ere izango ditugu: eskulanak, buruhandi tailerrak, udaberriko lore eta landareekin sortutako artelanak… ??

Guztiok batera komunitatea eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik, proiektu honen parte izatera animatzen zaituztegu!

Eraiki dezagun komunitatea elkarrekin. Manten dezagun ikastola bizirik! 

IPUIN KONTAKETA 2

 

Korrika Txikia 2024 - Iruditan

Korrika Txikia ospatu dugu Legazpin - Irudiak

TIPI, TAPA, TIPI, TAPA KORRIKA! 

Korrika Txikia Legazpin!  Atzo arratsaldean, Haztegi Ikastolako eta Olamendi Eskolako ikasleek Korrika Txikia ospatu genuen giro apartan. Eguraldia lagun izan ez bazen ere, irribarreak, ilusioa eta indarra nagusitu ziren.

 Ehunka pausu eman ditugu elkarrekin, euskararen alde korrika eginez. Beraz, beste behin ere, argi utzi dugu:
 
  • Gure hizkuntza bizirik dagoela.
  • Gure kulturari balioa ematen diogula.
  • Eta elkarrekin indartsuagoak garela.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Legazpin ere, Euskararen alde!

Bideoa jada ikusgai:

 

Kultur Aniztasunaren Eguna - Urriak 19

Bihar, urriak 19, Kultur arteko eguna ospatuko da Legazpin. Ikastolan ere, ekimen horrekin bat eginez ekintza xume desberdinak eraman ditugu aurrera.
Horien artean, hizkuntza desberdinetan karteltxoak idatzi dituzte LH5-6koek, Nikaraguako dantza HH5ekoen eskutik, migrazioaren inguruko hizketaldiak LH2an eta SOS arrazakeriaren eskutik hitzaldia Batxin 1ean. 
1000051234
 
1000051267
 
1000051225
 
PHOTO 2024 10 18 09 19 02
 
1000051216

Legazpin egun handia bihar izan arren, urtean zehar gure ikasleek ekintza desberdinak egiten jarraituko dute. Bestalde, mila esker ekintza guzti hauetan parte hartu duzuen guztioi. 

Egitarau bikaina prestatu dutena biharko, jarraian egutegia duzue ikusgai:
1000050376
Haztegi Ikastolatik bertara gerturatzea animatzen zaituztegu!?

Kultur Aniztasunaren Eguna ospatu dugu Ikastolan

Gaur Kultur Aniztasunaren Eguna dela eta denon artean ikastolako errealitatea munduko mapan irudikatu dugu.
 

Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren Egunean, Ikastolako errealitatea munduko mapa batean irudikatu dugu. Horretarako, denon artean mural bat sortu dugu, eta maila bakoitzeko ikasle etorkinek beraien herrialdea gometxa batekin adierazi dute, ikastolako kulturaniztasuna ikustarazteko helburuarekin.

Gora aniztasuna, gure aniztasuna!

Hona hemen hainbat irudi:

442489858 951041383484472 5388151708580276831 n

445418238 951041910151086 1549194601909400140 n

444137380 951041920151085 3972090162585610446 n

Kultur astea Haur Hezkuntzan

Urrian  zehar Hotz Legazpik eta Legazpiko Udalak antolatu zuten Kulturen astearekin batera, Haztegi ikastolan ekintza ezberdinak burutu genituen, aniztasuna eta elkartasunaren errespetua egunerokoan sustatuz.

Alde batetik, mundu mapa margotu eta inguruan koloretako eskuak kokatuz poster erraldoia burutu genuen. Bestetik, Mendebaldeko Saharako bizimodua nolakoa den ezagutzeko aukera izan genuen hainbat familien eskutik. Bertako ohiturak, janzkera, jolasak, erritualak ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

ONGI ETORRI IKASTOLARA mezuarekin batera, famili ezberdinek beraien hizkuntzan ONGI ETORRI idatzi zuten eta giro polita sortu zen Latxartegi eraikineko pasabidean.

HH eta Lehen Hezuntzan ere, Mina ipuina irakurri dugu eta hainbat bideo ere ikusi eta lantzeko aukera izan dugu.

Jarraian, argazkiak ikusgai:

20251016 080703

1760456093209

1760975871917

IMG 20251016 WA0031

 

 

Kurtso amaierako jaialdiak Haztegi Ikastolan

KURTSO AMAIERAKO JAIALDIAK HAZTEGI IKASTOLAN 

Haztegi Ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ikasturte amaierako jaialdiak burutu dituzte aste honetan zehar Latxartegi Aretoan. Astelehenean eta asteartean HHko ikasleak aritu ziren oholtzan eta asteazken eta ostegunean aldiz, LHko ikasleak. Guztira lau emanaldi izan dira.
 
Aurtengo gaia "KANTU BIRA" izan da. Euskal Herriko 7 probientzietako musika estilo eta abesti ezagunak erabiliz, euskeraz ere musikaz gozatzeko aukera paregabea dugula aldarrikatzea izan da helburu nagusinetariko bat.
Primerako lana egin dute, beraz, ZORIONAK lan talde guztiari!
 
Urola telebista ere bertan izan da emanaldiak grabatuz. Jarraian, emanaldiak ikusteko datak ikusgai dituzue.
 
 
Jarraian, hainbat argazki dituzue ikusgai:
IMG 1661
 
IMG 1654
 
IMG 1648
 
IMG 1639
 
IMG 1624
 
IMG 1622
 
IMG 1615

La Ikastola celebra el Día de la Diversidad Cultural

Con motivo de la celebración del Día de la Diversidad Cultural, entre todos hemos representado la realidad de la ikastola en el mapa del mundo.

El 21 de mayo, Día de la Diversidad Cultural, hemos representado la realidad de la Ikastola en un mapa del mundo. Para ello, entre todos hemos creado un mural en el que los alumnos inmigrantes de cada curso, han marcado en el mural su procedencia, con el objetivo de visibilizar la diversidad cultural de la ikastola.

¡Viva la diversidad, nuestra diversidad!

He aquí varias imágenes:

442489858 951041383484472 5388151708580276831 n

445418238 951041910151086 1549194601909400140 n

444137380 951041920151085 3972090162585610446 n

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.