Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Lan deialdiak Haztegi Ikastolan - LH / DBH

Haztegi Ikastolak LH / DBH-rako irakasleak behar ditu datorren ikasturterako. Jarraian, lan deialdiak ikusgai dituzue:

  • DOKUMENTAZIOA BIDALTZEKO EPEA: 2026ko ekainaren 17tik 23ra.

1. HAZTEGI IKASTOLAK LEHEN HEZKUNTZA - HEZIKETA FISIKOA DUEN IRAKASLEA BEHAR DU.

LH IRAKASLEA LAN DEIALDIA

2. HAZTEGI IKASTOLAK BIGARREN HEZKUNTZARAKO HIZKUNTZA IRAKASLEA (EUSKARA ETA GAZTELANIA) DUEN IRAKASLEA BEHAR DU, 2026-2027an IKASTURTE OSOKO ORDEZKAPENA EGITEKO:

INGELESA DBH LAN ESKAINTZA

3. HAZTEGI IKASTOLAK BIGARREN HEZKUNTZARAKO ZIENTZIETAKO IRAKASLEA BEHAR DU, 2026-2027an IKASTURTE OSOKO ORDEZKAPENA EGITEKO:

ZIENTZIA DBH LAN ESKAINTZA

Lanbide ezberdinak ikasten - Haur Hezkuntza

4 urteko ikasleak lanbideen gaia lantzen ari dira Ikastolan eta guraso batzuk bertaratu zaizkigu beraien lanbideetan zer egiten duten azaltzera.

Mila esker gerturatu zareten guztioi!

Hona hemen hainbat irudi:

image 123650291 2

image 123650291 3

image 123650291 4

image 123650291 5

image 123650291 6

Lasterketa Solidarioa - Haztegi Ikastolak Eitb Maratoiarekin bat egingo du

Abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egingo du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.

Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.

Bildutako dirua Eitb maratoirarako izango da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi dugu ere eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.

LASTERKETA, HERRIKO KALEETAN ZEHAR

Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HHkoendako moldatutako eta bestea LH eta DBHkoendako. HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete, LH eta DBHkoek, berriz, loradenarainoko ibilbidea osatu beharko dute,
aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.

Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Herria Enparantzan.

Guraso eta etxekoei ere noski, lasterketa solidariora gonbidatzen zaituztegu.

LASTERKETA

 

LASTERKETA SOLIDARIOAREN JARRAIPENA URTEZ URTE

Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen maiatzean, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Azken urteetako ildoa jarraituz, lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk hasitako bideari jarraipena emateko asmoz. 500km 11 kolore izeneko lasterketak HOTZ LEGAZPI ELKARTEARI laguntza ekonomikoa bideratzea zuen helburu, jai giro koloretsu eta alaian. 
 

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili zen.  Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Mila esker proiektu honetan azken urteotan bidelagun izan zareten guztioi, Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak!

LASTERKETA 1

lasterketa 2

lasterketa

Lasterketa Solidarioa Haztegi Ikastolan

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

 Aurtengo festari "500km 11 kolore" izena jarri diogu. Guztion artean zifra borobil hori lortzea izango da asmoa, jai giro koloretsu eta alaiean. 

Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina.  Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko diegu ikasleei (tutoreek), lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. Horretarako, atxikituta bidaltzen dizuegu PPT aurkezpena, gelan partekatzeko helburuarekin.

Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak emango dizkiete eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.

Lasterketa arratsaldeko 14:45ean hasiko da Euskal Herria Enparantzan.

Azken urteetako irudiak dituzue ikusgai jarraian:

Guraso eta etxekoak ere noski, lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete!

LASTERKETA

Lasterketa Solidarioa Haztegi Ikastolan - Informazioa eta irudi galeria

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina.  Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan du (borondatea). 

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskaini diegu ikasleei, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. 

Lasterketari dagokionez, herri erdialdean bi zirkuitu antolatu ziren, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak eman zizkieten eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka egin zuten korrika, 10-15 minutuko txandatan.

Denon artean 1.672,09€ lortu ditugu eta Hotz Legazpi-ri egingo diogu ekarpena.
Mila esker!
 
IMG 2476 jpg
 
IMG 2509
 
IMG 2461 jpg
 
IMG 2462
 
IMG 2494
 
IMG 2502
 
IMG 2518

Liburuaren Eguna - Haur Hezkuntza

Liburuaren eguna aitzakitzat hartuta, oraingoan familiei luzatu diegu gonbidapena…

IPUIN BAT KONTATZEN ANIMATUKO ZINATEKETE?

Mila esker Maialen eta Amaia!

1682509328704

1682511423372

1682511423385

Los de HH2 bisitan a los gigantes y cabezudos

Ya que el curso está a punto de terminar, nuestros txikis también han realizado una excursión especial.

 

¡Han ido a conocer a los gigantes y cabezudos de Legazpi de cerca! Muchas gracias Mikel, Josu, Auritz, e Iker!

GORA LEGAZPIKO ERRALDOIAK!

IMG 20240613 WA0002 ondo

IMG 20240613 WA0012

20240613 105458 ondo

20240613 105627

20240613 105119

20240613 110530

Martxan da aurtengo Korrika! - Informazioa eta egitaraua

Martxan da aurtengo Korrika! Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatuko ditu Korrikak.

Aurten gure herritik igarotzen ez bada ere, udalak kilometro bat erosi du: 2846. kilometroa. Zuek ere gurekin batera parte hartzea eta giro eder hau elkarrekin bizitzera gustatuko litzaiguke.

  • Lekua: Urretxuko sarrerako biribilgunea
  • Eguna: Martxoaren 28a (larunbata)
  • Ordua: 8:10. Animatu zaitezte familian etortzera, korrika egitea edo animoak ematera!

Ondoren, Urretxu-Zumarragan egitarau bikaina antolatu dute festarekin jarraitzeko. Jarraian ikusgai duzue:

b55d03ec 8fcd 4aaa 9707 6d5b7a6aec3a

Bestalde, ostegun honetan KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu arratsaldez. Aurrerago zabalduko dugu egitaraua.

Guztion artean euskararen aldeko indarra erakutsiko dugu. Euskara gara!

korrika

 

Mendi Irteera arrakastatsua ospatu dugu Ikastolan - 5O Jai; 50 Tontor

Egun zoragarria bizi izan dugu Aizelekun! Haztegi Ikastolako ikasle, guraso eta langileek bat egin dugu “50 JAI; 50 TONTOR” ekimenarekin, aurtengo Kilometroak jaialdiaren 50. urteurrenarekin elkarlanean. 
Eguraldi bikainak lagunduta, 120 lagun inguru elkartu gara mendiaren magiaz eta komunitate giro apartaz gozatzeko. Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi, ekimenak izan duen harrera ikusgarria izan baita! 
 
Elkarrekin bizitako une hauek dira gure komunitatea berezi egiten dutenak.
 Ziur gaude hau ez dela azkena izango… errepikatuko dugu! 
Jarraian bideoa eta argazki galeria ikusgai;
IMG 7686
 
IMG 7697
 
IMG 7705
 
IMG 7725
 
IMG 7723
 
IMG 7767
 
IMG 7760
 
IMG 7754
 
IMG 7755
 
4c22ac95 e2a5 4cb2 aaec 12795216083d
 
 
 

Merkatu Txikia 2023 - Egitaraua

Abenduaren 16an, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.

Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.

Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.

Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz,

ANIMA ZAITEZTE! 

MERKATU TXIKIA EGITARAUA page 0001

MERKATU TXIKIA EGITARAUA page 0002

 

Merkatu Txikia 2025 - Egitaraua

Abenduaren 20ean, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.

Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta,... izango ditugu.

Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.

Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz. Jarraian egitaraua duzue ikusgai:

MERKATU TXIKIA 2025 - EGITARAUA DESKARGATU

2025 MERKATU TXIKIA 2 page 0001

2025 MERKATU TXIKIA 2 page 0002

 

Merkatu Txikia Iruditan - 2023/12/16

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean.

Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta,  Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen. 

Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.

Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.

GOIZEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:

 MG 1979

 MG 1989

 MG 2010

 MG 2011

 MG 2024

ARRATSALDEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:

IMG 4057

IMG 4051

IMG 4031

IMG 4083

IMG 4093

IMG 4104

 

Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen - Izen ematea

ZEOS Programa familientzat, azaroan; Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen formakuntzaren izen ematea urriaren 9tik 23ra izango da.

Urtarrilean Kultur etxean Altxa Burua ekimenarekin lankidetzan, “Mugikorraren eragina osasun mentalean eta emozionalean” hitzaldia izan genuen, Maitane Ormazabal osasun mentalean aditu ezagunaren eskutik.

Hitzaldiaren amaieran egindako balorazioaren emaitzak oso onak izan ziren eta familiek, gustura egoteaz gain, gaian sakontzeko beharra adierazi zuten.

Behar hori asetzeko asmoz, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak ZEOS, Mugikorraren Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen programa martxan jarri nahi du, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano trebatzaileekin. Guztira, 4 saio izango dira, azaroaren 4, 6, 10 eta 12an 18:00etatik 20:00etara Kultur etxean eta honako edukiak landuko dira:

  1. Mugikorraren auziaren formazio integrala
  2. Osasun mentalean barrena
  3. Sare sozialen arrisku- eta erabilera-formazioa
  4. Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikitzearen garrantzia.

Programa honetan parte hartu ahal izateko, izena emateko epea ireki da, urriaren 9tik 23ra, jarraian azaltzen den loturaren bidez: https://www.legazpi.eus/familientzako-tailerrak

Anima zaitez, aukera paregabea da gai honen inguruan elkarrekin hausnartzeko!

KARTELA Zeos programa

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.